Eu

Laguntzak iragarri dira esnetarako behien ongizatea hobetzeko (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Aurreko ekitaldietan laguntza hauetaz baliatu eta dagokion konpromisoa izenpetu zutenentzat dira, baldin eta 5 urteko epea oraindik agortu ez badute

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua argitaratzen den unetik hasita.

Esnetarako behien ustiategiko animalien ongizatea hobetzeko konpromisoen urteko ordainketarako maiatzaren 19ko 100/2012 Dekretuan ezarri ziren laguntzak onartu du Eusko Jaurlaritzak, azken gobernu kontseiluan. Laguntza horiek aurreko ekitaldietan laguntza horietara jo eta dagokion konpromisoa izenpetu zutenentzat dira, baldin eta 5 urteko aldia agortu ez badute. 

Agindu honen ondorioz 2017rako emango diren laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango dira eta haien guztirako bolumen 5.203,83 €-koa izango da gehienez. Helburua da ustiategi mota hauek laguntza izatea animalien ongizatea hobetzeko jada alor honetan derrigorrezkoak diren betekizunetatik aparte zorrotzagoak diren beste neurri batzuk errazago aplikatzeko. 

Aurretik hartutako konpromisoen urteko ordainketarako eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari helaraziko zaizkio eta, aurkeztu, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren bulegoetan –Donostia-San Sebastian kalea, 1. Vitoria-Gasteiz– edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak aurreikusten dituen lekuetako edozeinean, Agindu honen eranskinetan agertzen diren eskabide ereduen arabera. Eskabide eredu edo inprimaki hauek Euskaldeko Nekazaritza Bulegoetan zein www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian daude eskuragai. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 

Aurreko ekitaldietan laguntza hauetaz baliatu eta dagokion konpromisoa izenpetu zutenek urteko ordainketa eskabide bat aurkeztu beharko dute, Agindu honetan II.eranskinean agertzen den ereduaren arabera, eta eskabidearekin batera honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko dute:

-       Hartutako konpromisoak bete izanaren eta hori egiaztatzeko egingo diren kontrolak igaro izanaren zinpeko aitorpena.

-       Abeltzaintzako errolda, NPBko laguntza zuzenak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunekoa, eta, hala badagokio, ustiategia etekinen kontrolerako programa bati atxikita dagoela egiaztatzen duen agiri bat sartuko da, dagokion elkarteak emanda. Laguntza hauen kudeaketan parte hartzen duten administrazioek eman ahal izango dituzte datu hauek, beraien esku baldin badaude.

-       Kasua bada, lehen aldiz egindako eskaerarekin batera egin ziren deklarazioekiko edo aurkeztu zen dokumentazioarekiko gertatu diren aldaketen zerrenda.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Laguntzak iragarri dira esnetarako behien ongizatea hobetzeko https://t.co/xJKIuLcyWd https://t.co/Ihx0HIZ01N

    Laguntzak iragarri dira es…

Komunikabideek behera kargatzeko