Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Elkarrekin Podemosi gogorarazi dio, nahiko balu ere, Euskadik ezin dituela legez kontrako aitortu epaimahai frankistak (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017-09-26

Bat dator talde legebiltzarkide horrekin Legebiltzarreko ekimenak “eragin erabat konpotzailea” duela dionean, baina ohartarazi du gainditzen dituela, erabat, Euskadiren eskumenak

Gobernu Kontseiluak, gaur, Diktadura Frankistako Biktimentzako Erreparazio Juridikoari buruzko Lege Proposamenaren aurkako irizpena adierazi du. Ekimen hori Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeak proposatu du; ekimen horren bidez, proposatzen da euskal lege berria onestea, artikulu bakarrekoa, 1938 eta 1978 arteko frankismoko biktimak juridikoki erreparatzeko.

Eusko Jaurlaritzak legebiltzar talde horri gogorarazi dio, nahiz eta proposamenak “helburu erabat erreparatzailea” duen, gainditu egiten dituela, erabat, Euskadiren eskumenak; izan ere, gure autonomia-erkidegoak ez du gaitasunik legez kontrako adierazteko iraganeko organo judizialak, ez eta beren ebazpenak nuluak izan ziren ala ez zehazteko ere.

Irizpidea adierazteko testuan, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du Memoria Historikoko politikekin duen konpromisoa, eta horren adierazle da, besteak beste, GOGORA, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko ekimena. Gainera, Memoria Historiarekin duen konpromisoa XI. Legegintzaldiko Gobernu Programaren zati da, zehazki, 163. konpromisoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko