Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro inbertituko ditu banda zabal ultralasterra Euskadiko biztanleria gune txikietara eramaten

2017.eko irailak 26

Eusko Jaurlaritzak 2014-2016 Industrializazio Planaren eta 2014-2016 Enpresak Nazioartekotzeko Planaren ebaluazio-txostenak igorri ditu Eusko Legebiltzarrera

Gobernu Kontseiluak 10milioi eurokogastua baimendu du gaur Belaunaldi Berriko Banda Zabaleko Sarea Euskadi osora hedatzeko, euskal herritar guztien konektibitate osoa bermatzen duen inbertsioa, edonon bizi direla ere. Horrela azaldu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, bileraren ondorengo prentsaurrekoan.

Sare hori gune zuri gisa sailkatutako 1.000 biztanletik beherako biztanleguneetara iritsiko da, hots, Interneten sartzeko zerbitzuak eskaintzeko telekomunikazio-azpiegiturak egon ez eta datozen hiru urteetan egotea espero ez den nekazaritza-inguruneetan kokatutako guneak badira. Zehazki, 391 biztanlegune txiki dira, kasuen % 72an Araban kokatuak.

Bestetik, Gobernu Kontseiluak lan-protokolo bat onartu du 33 udalekin eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiekin, Bilboko Burdin Hesia eta Defentsak babesteko eta balioesteko. “Hesi hori berreskuratu nahi dugu Euskadiko kultura-ondarearen zati izan dadin eta baita Euskadiko Memoria Demokratikoaren Ibilbidearen zati ere”, esan du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzak Urkullu lehendakariak joan den uztailean adierazitako konpromisoa betetzen du horrela eta lankidetza-esparru global bat ezartzen du Euskadirentzat horrelako balio historiko eta kulturala duten gune horiek “babesteko, finkatzeko eta mantentzeko”.

INDUSTRIALIZAZIO PLANA

Gainera, Gobernu Kontseiluak 2014-2016 Industrializazio Planaren eta 2014-2016 Enpresak Nazioartekotzeko Planaren ebaluazio-txostenak jaso ditu, eta Eusko Legebiltzarrera igorriko ditu. Bi planen ondorio nagusiak gaur eman ditu ezagutzera Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak.

2014-2016 Industrializazio Planari dagokionez, aurrekontuaren % 72 gauzatu dela azaldu du, 354 milioi euro guztira, eta planaren helburu nagusiak betetzearen ikuspegitik  horien aurrerapena “egokia” izan dela.

2014-2016  Enpresak NazioartekotzekoPlanarenhelburua izan da euskal enpresaren laneratzea eta nazioarteko lehiakortasuna sustatzea, bereziki ETEena, eta horren betetze-maila ere egokitzat jo da, aurreikusitako 22 ekintza-ildo eta planean aurreikusi gabeko beste hiru garatuta, eta aurrekontuaren % 84 gauzatuta.

ESTATU EREDUA BERRIZ FORMULATZEA

Bestetik, hedabideek Kataluniari buruz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak “irtenbide politiko eta adostu bat” lortzeko premia azpimarratu du, baita estatu-eredua berriz formulatzekoa ere, errealitate historiko eta politikoei leku emateko. “Lehenago edo beranduago elkarrizketari berriz ekin beharko zaio”, erantsi du.

2017-09-26 gai-zerrenda

Prentsa txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko urriak 10

    Maravilloso¡¡¡¡¡ como otros planes similares en otras comunidades muy próximas
    El problema es como hacer llegar ese dinero público a Operadoras que realmente hagan lo que se les pide.
    "Coge el dinero y corre" ha sido práctica habitual de las Operadoras Dominantes.
    Espero que el GV impulse o priorice otras Operadoras más pequeñas pero más próximas que realmente estén comprometidas con el proyecto y crearán bienestar y empleo.
    Aplaudo la iniciativa del GV con los matices señalados
    murivalen
    Saludos

  • @mirenepalacios
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    El GV invertirá 10 millones de euros en llevar la banda ancha ultrarrápida a los pequeños núcleos de...#Euskadi https://t.co/HzZ8Hdbfap

Ekitaldiko kargudunak