Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Doako wifia Bilboko tranbiaren geltoki guztietan, urtea amaitu baino lehen

2017.eko irailak 25

Hiriburuan 800 doako wifi sare instalatuta daude hiritarrei eskainiak, ia eraikin publiko guztietan eta auzoetan.

Doako wifi sareak eskainiko dituzte Bizkaiko hiriburuko tranbiaren geltoki guztietan, urtea bukatu baino lehen, espero dutenez, Bilboko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) lortutako akordio bati esker.

Kolaborazio ituna Juan Mari ABurto Bilboko alkateak eta Arantxa Tapia ETSen presidente eta Garapen ekonomiko eta azpiegitura sailburuak sinatu dute. Hala, Atxuriko eta Casillako artean dauden geltoki guztietan harigabeko eta doako sareen bidez interneterako sarbidea eskainiko da, Udalak zabaldu duenaren arabera.

Lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa informazioaren teknologiaren bidez bultzatzeko Udalaren helburuetako bat da honakoa.

Gaur gaurkoz, hiriburuan 800 doako wifi sare instalatuta daude hiritarrei eskainiak, ia eraikin publiko guztietan (liburutegietan, polikiroldegietan, kultur etxeetan etab) eta auzoetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Aburto