Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntzaren aldeko Akordioa bultzatzeko lehen bilera

2017.eko irailak 25
  • Hezkuntzaren aldeko Akordioa lantzeko helburuz deitu den lehen bileran hogeita hamar gizarte eta hezkuntza eragilek baino gehiago hartu dute parte
  • Parte hartzailea izaeraz, ikasturte honetan burutu beharreko ekimena bultzatu du Hezkuntza Sailak
  • Bertatik aterako den dokumentuak Euskal Hezkuntza Sistemarentzako oinarrizko alderdiak nahiz etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legearen funtsezko printzipioak adosteko balio izan beharko du

Hezkuntza Sailak abian jarri du, gaur eguerdiz, Euskadin Hezkuntzaren aldeko Akordioa erdiestea bultzatzeko prozesua. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua buru izan duen lehen bilera honetarako gizarte nahiz hezkuntza eragile guztien ordezkaritzari egin zaio deia, 33 elkarte orotara. Irakaskuntzako patronal nahiz sindikatuek, bertatik bertara ezagutu dute Hezkuntza Sailak prestatu duen proposamena.

Cristina Uriartek hezkuntza komunitate guztiaren artean akordioa sustatzearen beharra partekatu du bertaratutakoekin, zoru komuna definitzea helburu hartuta. Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarriak nahiz denboran iraungo duten printzipio iraunkorrak ezartzea ahalbidetuko duen hausnarketa partekatua, eta goranahi handiagoko helburuak erdietsi ahal izateko erreferente bihurtuko dena, etorkizuneko Euskal Hezkuntzaren Legea, kasu. Talde-erronka, herri-erronka, Uriarte sailburuak gaur eguerdiz berretsi duen eran.

Azken urteotan hezkuntzan gertatu diren aldaketa sakonek komenigarri egiten dute hezkuntzaren inguruko ikuspegia eguneratu eta berritzea. Beharrezkoa da bikaintasunerako pasoak ematea, ekitatetik eta kalitateari eutsiz. Munduan hezkuntza bizi izaten ari den paradigma aldaketak bilakaera horri heltzea eskatzen digu guztioi. Gertatzen ari diren aldaketa sakonek –irakaskuntza nahiz ikaskuntza metodologietan aldaketak- euskal hezkuntza komunitatea osatzen duten ikuspegien aldetik analisia eskatzen dute. Elkarlana. Horregatik, Hezkuntza sailburuak ekimen honen izaera parte hartzailea azpimarratu du, eta parte hartze hori lanerako planteatu diren etapetan zehar sustatuko da.

Metodologia eta egutegia

Gaur eguerdiz burutu den lehen bileran aurreikusitako metodologia eta egutegia ezagutu dituzte zeresana duten eragileek:

  1. Ikasturte hasierako prentsaurrekoan aurreratu bezala, Hezkuntza Sailak bost lan eremu zehaztu ditu, guztiak ere hezkuntza arloan funtsezko elementuez arduratzen direnak:  
  • Bizikidetza
  • Hizkuntzak
  • Ebaluazioa
  • Hezkuntza modernizatzea
  • Ikastetxeen autonomia   

Lanerako eremu hauek lan talde banatan aztertuko dira. Taldeok, aipaturiko eremu horietan ezagutza zabala duten lagunek osatuko dituzte, Euskal Hezkuntza Sistemako kideak guztiak ere.

Hastapenean, hiru hilabeteko epea aurreikusten da lan-talde horiek, nork bere eremuan, Hezkuntza Sailari lehen dokumentua aurkez diezaioten. Dokumentu horretan, taldeko kideen artean adostasuna lortu duten alderdiak jasoko dira. Lan hori jaso ondoren, Hezkuntza Sailak berriro dei egingo die gizarte eta hezkuntza eragileei, dokumentu horien edukiaren berri emateko.

Aurkezpen horren ondoren, Hezkuntza sailak eragile guztiei eskatuko die egoki deritzoten ekarpenak egin ditzatela. Parte hartuko duten eragile guztiek izango dute, beraz, aurkezturiko dokumentuak aberasteko aukera, helburua zein den kontuan harturik: guztion artean jarrera bateratua aurkitzea, akordio zabal bat sustatzea ahalbidetuko duena. Ekarpen hauek, Hezkuntza Sailak aztertu ondoren, hasierako testua hobetzeko balioko dute.

  1. Hortik aterako den dokumentua Eskola Kontseilura bidalikoda, prozesuari jarraipena eman diezaion. Eskola Kontseiluak egoki deritzon jarduerak burutuko ditu jaso duen dokumentua aztertu eta aberasteko, bidezko ikusten dituen ekarpen edota zehaztapenen bidez.
  1. Eskola Kontseiluak Hezkuntza Sailari bidaliko dio bere dokumentu-proposamena. Testu hau Gobernu Kontseilura igorriko da, hura jakinaren gainean jartzeko. Eusko Jaurlaritzak ondoren, Eusko Legebiltzarrera igorriko du Hezkuntzaren aldeko Akordioa jasotzen duen dokumentua, legebiltzar-taldeek aztertu eta eztabaidatu dezaten.   

Hezkuntza Sailak gaur bileran izan diren eragileei berretsi die Euskal Hezkuntza Sistema hobetzea helburu duen ekimen parte hartzailea bultzatzeak duen garrantzia. Kontsentsua landuko duen prozesua, eta adostasun-puntuak zehaztuko dituena. Ikuspuntu aniztasunak Euskadiko hezkuntzaren oinarriak birdefinitu, indartu eta bermatzeko balio izan behar du. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurretalhii
    2017.eko irailak 30
  • 2017.eko irailak 26

    Es algo positivo. Es una iniciativa por la que todo el mundo nos congratulamos. Adelante con todo ello para mejorar la educación y la cultura en Euskadi.

  • 2017.eko irailak 26

    Es algo positivo. Una iniciativa por la que todo el mundo nos congratulamos.

  • @eajpnvparlament
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos dado inicio este mediodía al proceso para impulsar en Euskadi un 'Acuerdo por la Educación' ➡ https://t.co/JYBZlUxKjg ht…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Hezkuntza eta gizarte eragileak