Berriak Lehendakaritza
Eu

Frankismoaren arrastoa Portugaleten

2017.eko irailak 25

Memoria historiakoari eskainitako mahai ingurua izan da gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketaren barruan.  Portugaleteko Oroituz elkarteak eman du hitzaldia herrian frankismoaren arrastoa hizpide hartuta.

Esther Urbina elkartearen lehendakariak hitz egin du lehenengoz egiten duten lanaren eta dituzten proiektuen berri emateko. Jose Manuel López Díez-ek hitz egin du ondoren Portugaleteko sinbologia frankistaz eta azkenik Imanol Herediak hartu du hitza diktaduraren azken urteetaz hitz egiteko.

Biktimen mahai ingurua

Asteazkenean, irailaren 27an 19:00tan, Memorian Plazaren baitan mahai ingurua egingo da  biktimen parte hartzearekin; Nerea Barriosek, Iván Ramosek eta Fermin Pérez Elexpek hartuko dute parte bertan. Memoriaren Plaza parte-hartze proiektu bat da, Euskadin azken urteotan gertatutakoa batu eta testigantzak ikusgai eta entzungai jartzen dituena, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoarekin. Portugaleten datorren irailaren 28a arte egongo da zabalik erakusketa El Solar plazan. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @macpetri
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Frankismoaren arrastoa Portugaleten ➡ https://t.co/dXvOKNhAkl #MemoriaHistorikoa #MemoriaPlaza https://t.co/rAiMxAZ3G2

Ekitaldiko kargudunak