Eu

Eusko Jaurlaritzak plan bat aurkeztu du proiektu berritzaileak sustatzeko Sormen eta Kultura Industrien arloan

2017.eko irailak 23

Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako KSI Berritzaile 2017 egitasmoa aurkeztu du Euskadiko Artxibo Historikoan antolatutako jardunaldi batean. Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak bertaratutakoei azaldu die proposatzen diren lan-ildoak.

Egitasmoak hiru ardatz ditu:

  •  Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa: ardatz honen bidez Tecnalia eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI) transferentzia teknologikoa sustatuko du. Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.
  • Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza: enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.
  • Finantza-Gaikuntza: enpresen finantza-gaikuntzarako, Elkargiren laguntza jasotzeko aukera izango dute, kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren oinarrizko kontzeptuen inguruko prestakuntza jasoz.

Egitasmoari buruzko informazio gehiago www.ksiberritzaile.eus helbidean eskuragarri dago.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UCLG_Saiz
    2017.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: El Gobierno Vasco apuesta por liderar el impulso a las ICC, un ámbito creativo lleno de futuro ➡ https://t.co/GpSkqt0lMJ http…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: El Gobierno Vasco apuesta por liderar el impulso a las ICC, un ámbito creativo lleno de futuro ➡ https://t.co/GpSkqt0lMJ http…

  • @MIE_Elkartea
    2017.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: El Gobierno Vasco apuesta por liderar el impulso a las ICC, un ámbito creativo lleno de futuro ➡ https://t.co/GpSkqt0lMJ http…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak