Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek 2017ko Kilometroak festan parte hartu du

2017.eko irailak 24
  • Hezkuntza sailburuak nabarmendu du Hezkuntzaren aldeko Akordioak eragile guztien lankidetza beharrezko duela

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2017ko Kilometroak festaren irekiera ekitaldian pare hartu du gaur goizez, Oñatin. Ekitaldian lagun izan ditu Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetakoa eta Miren Dobaran, Hizkuntza Politikakoa.

Bere hitzaldian, Cristina Uriartek hizpide izan du ikasturte honek dakarren erronka nagusia: Euskal Hezkuntzaren aldeko Akordioa erdiestea. “Hasi berri dugun ikasturte honetan gure Euskal Hezkuntzaren aldeko Akordioa bultzatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzatik. Esan bezala, gure hezkuntza sistemaren oinarriak eguneratzeko, berriztatzeko. Helburua beraz, ulerterraza bezain beharrezkoa da” azaldu du sailburuak:  “gure seme-alaben formazioa, eta datozen urteetan jaioko diren haurren hezkuntza sistema eguneratzea, benetan gure gizarteak behar eta nahi duen hezkuntza definitzea”.

Lan horretarako eragile guztien beharra dagoela azpimarratu du Uriarte sailburuak. “Irakurketa eta kalkulu politikoek ez dute lekurik hemen. Esku artean dugunak garrantzi handiegia du joko horretan sartzeko. Arduraz jokatu behar dugu, eta seguru nago, horrela arituko garela: Hezkuntza Saila, eragileak eta gizartea orokorrean” ziurtatu du sailburuak.

Egitasmo horri bihar bertan emango zaiola hasiera aurreratu du Uriartek. “Esku artean dugun aukera honi ezin diogu ihes egiten utzi. Gertatzen ari den paradigma-aldaketaren aurrean egoki kokatuko gaituen, eta gainera, etorkizuneko eta goragoko helburuak lortzeko oinarri moduan balioko digun” akordioaren beharra nabarmenduz itxi du bere hitzaldia Hezkuntza sailburuak. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    .@c_uriartetoledo sailburuak 2017ko @kilometroak festan parte hartu zuen atzo ➡ https://t.co/5Tj70ONyQe https://t.co/q6QGsElwgM

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    La consejera @c_uriartetoledo participó ayer en la fiesta del @kilometroak 2017, en Oñati ➡ https://t.co/rue7s5JVIS https://t.co/J8djOv8tby

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak