Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria zabalik dago Portugaleten

2017.eko irailak 21

El Solar plazan egongo da ikusgai gaurtik hasi eta irailaren 28a bitartetan.

Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta GOGORAren zuzendariak Aintzane Ezenarrok ireki dute Portugaleteko Memoriaren Plaza erakusketa. Ekitaldian izan dira udalbatzako kideak, ala nola, herriko Memoria Historikoaren partaidetza mahaiko kide diren elkarte eta norbanakoak.

Aintzane Ezenarrok bere hitzaldian azpimarratu egin du biktimek bizikidetza eta bakearen alde zabaltzen duten mezua eta bereziki eskertu nahi izan die ekimen honetan parte hartu izana “herri honetako bizikidetzaren alde ekarpen baikorra egiten ari direla konbentzituta daudelako parte hartzen dutelako”.

Memoriaren Plaza Portugaleten izango da ikusgai astebetez eta egunotan, erakusketa eremuaren barruan hainbat ekitaldi egingo dira.

  • Irailaren 25ean, 19:00etan: Memoria historikoari buruzko hitzaldia “Frankismoaren arrastoa Portugaleten” Portugaleteko OROITUZ elkartearen eskutik.
  • Irailaren 27an, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua. Nerea Barriosek, Iván Ramosek eta Fermín Pérez Elexpek parte hartuko dute.

Helburuak

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  1. Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  2. Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  3. Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  4. Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

Erakusketagunea

Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai -inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek beren mezua horma-irudian idatzi ahalko dute

Memoria Plazaren aurrekariak

Gogora Institutuak iaz ekin zion testigantza hauek ezagutarazteari eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzeari. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan eta Santurtzin egon da. Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak