Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategiko anbiziotsua aurkeztu du, osasunari, segurtasunari, berezitasunari eta iraunkortasunari bereziki bideratuta

2017.eko irailak 22
  • 2017-2020 aldirako planak proposatzen du elikaduraren eta gastronomiaren balio kateak euskal BPGd-en duen pisua handitzea, eta lau urtean egungo %10,56tik %12ra igarotzea. Horrek 2.457 milioi euro inbertitzea eskatzen du.
  • Lankidetza publiko-pribatua lagunduko du, bertako produktua bultzatzeko, enplegua sortzeko eta aberastasuna sortzeko.
  • Balio proposamen turistiko bat aurreikusten du, ondare kulturala, paisajistikoa eta lurraldekoa kontserbatzeko eta Euskadi Basque Country marka nazioartera zabaltzeko

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoa aurkeztu du nekazaritzako elikagaien balio katea – lehen sektorea, elikagaien industria eraldatzailea eta sukaldaritzaren sektorea- eta horiekin harremana duten erakunde eta instituzioak ordezkatzen zituzten pertsona ugarien aurrean, legegintzaldi honetarako exekutibo autonomoak dituen erronka nagusietako bat baita. 2017ko aurrekontua abiapuntu hartuta, Plana 2017-2020 aldira estrapolatzeak esan nahi du 2.457 milioi euroko inbertsioa egin beharko dela, horietatik 2.100 milioi inbertsio pribatuaren bidez eta gainerakoa, 357 milioi, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen kontura.

Plana sektoreko agente guztien eta erakundeen arteko lankidetza estuaren emaitza da, eta izaera transbertsala dauka euskal administrazioaren barruan, izan ere, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak gidatuta beste sail batzuk inplikatzen ditu, hala nola, Turismo eta Merkataritza Saila, Kulturakoa, Hezkuntzakoa edo Kanpoko Ekintzakoa, eta sail horien plan estrategikoekin bat dator. “Giza Garapen Iraunkorra” estrategian oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzak XI. Legegintzaldirako duen Programaren oinarria baita.

Estrategiak, halaber, enplegua, iraunkortasuna, giza garapena, berdintasuna, elkarbizitza, giza eskubideak eta autogobernuko maila handiagoa ditu jomuga .

Helburu eta ildo estrategiko nagusiak

Plana Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzan kudeatu eta koordinatuko du, eta hausnarketa sakona egiten du elikaduraren eta gastronomiaren katearen egungo egoeraz, eta indarguneak eta ahulguneak antzematen ditu, bai eta etorkizuneko joerarik nabarmenenak ere.

Bere egiten ditu Gobernuaren Programaren eta Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko Esparru Programaren helburuetatik gehien eragin ditzakeenak, hala nola Langabezia murriztea %10etik behera, industriaren BPGd-a %25era jaistea, Euskadi sendotzea goi mailako berrikuntzaren eskualde europar gisa, Bizi itxaropen osasuntsua handitzea euskal biztanleen artean, eta aberastasuna hobeto banatzea. Oinarri orokor horren gainean, hainbat helburu estrategiko zehatz planteatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren balio katerako:

  1. Sektorea indartzea, kalitateari, segurtasunari eta iraunkortasunari begira ezaugarri bereizgarriak dituzten bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa handitzea.
  2. Ekoizleekin eta bezeroekin lotura duen eta bere efizientziarengatik eta irtenbide osasungarriak eta komenigarriak emanez balio erantsia sortzeko duen gaitasunagatik lehiakorra den industria eraldatzaile bat indartzea.
  3. Euskal Gastronomiaren sektoreari jauzi kualitatiboa ematen laguntzea, merkatu globalean berritzailea eta kalitatekoa delako, eta nazioartera zabaltzea Euskadi Basque Country markarekin.
  4. Elikaduraren balio kateko agente guztien hobekuntza orokorra lortzea, berrikuntzaren bitartez eta ezagutza berriak sartuz eta agente guztien elkarlanaren bidez.
  5. Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta nabarmentasuna indartzea, eta erreferentziako lurraldea bihurtzea elikaduraren eta gastronomiaren alorrean eta lurralde erakargarria kalitateko turismoarentzat.
  6. Gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko pertsonen trebakuntza hobetzea.
  7. Euskal biztanleen ongizate soziala eta bizi kalitatea handitzea, elikadura osasungarriaren, bereziaren eta seguruaren bitartez. Biztanle sentsibilizatuak.
  8. Enplegu iraunkorra sortzea elikaduraren katean, arreta berezia eginez lehen sektoreari.

Beti definitutako printzipio eta helburu estrategikoak erreferentziatzat hartuta, 6 ardatz estrategikoren inguruan egituratutako da.

  • Enpresa txiki eta ertainiei laguntzea negozioa sortzen
  • Nazioarteratzea eta merkatuak garatzea
  • Teknologiak eta ezagutza balio erantsiko negozioetarako
  • Pertsonak, kultura eta trebakuntza, kalitateko enplegua
  • Proiektu estrategikoak eta eraldatzaileak          
  • Lehiakortasunerako inguruneak bultzatzea

Ardatz horiek izaera transbertsala dute balio katearen kate-begi guztietarako (ekoizpena, eraldaketa, banaketa eta gastronomia, eta 23 jardute ildotan zabalduko dira eta 120 ekintza zehatz baino gehiagotan. Ildo eta ekintzetako batzuek, halaber, izaera transbertsala edukiko dute edo soilik katearen begi-kate batzuetara bideratuta egon daitezke.

Hala, Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoak “Euskal elikaduraren eta gastronomiaren 4 S-ak (gaztelaniazko ezaugarri hauek: segura, saludable, singular eta sostenible)” lantzen jarraituko du:  segurua, osasungarria, berezia eta iraunkorra (sozialki, kulturalki, ekonomikoki eta ingurmenaren aldetik), baina ikuspegi berri batekin, Elikaduraren Balio Katearen paradigmaren ikuspegiarekin, lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, elikagaien eraldaketa, banaketa eta salmentatik igarota, gastronomiaraino heltzeko.

Beti kontuan izanik beste sektore ekonomiko, kultural eta sozialekiko erlazioak eta garapenaren erronka global handiei erantzunda, elikadura osasungarria da Plan honen ildo eroalea, eta ongizateko gizarte osasungarria eta iraunkorra garatzeko etorkizuneko bide lagungarria izan behar da, bai biztanleriaren osasunari dagokionez, bai ingurumenaren iraunkortasunari dagokionez edo ekonomiari dagokionez.

Aukerako lurraldea

Eusko Jaurlaritzatik elikaduraren balio katearen paradigma berria landu da, eta atera duen ondorioa da elikagaien sektorea, esanahi zabalenean, elikagaien industriak (eraldaketa eta fabrikazioa) zein beste sektore batzuek definituta dagoela, hala nola lehen sektoreak (nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza), banaketa sektoreak, merkaturatze sektoreak (txikizkakoa zein handizkakoa) eta sukaldaritzaren sektoreak, baina horri guztiari lotutako marketinak eta zerbitzuek, ikerketak eta hezkuntzak ere definitzen dutela paradigma berria. Eta beti pertsonak prozesuaren erdian jarrita.

Legegintzaldi honen hasieran, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak elikaduraren kate oso hau eta bere espresiorik handiena, hau da, gastronomia aukera lurraldetzat planteatu zituen – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2020ko Planaren barruan RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian hala identifikatuta-. Horrekin batera, Euskadiko nortasun bereizgarritzat ere jo zituen, gure mugen barruan zein munduko gainerako lekuetan bereizgarri egiten gaituztelako, jakinda mundua gero eta globalizatuagoa dela eta, horregatik edo beste arrazoiren batengatik, gero eta informatuagoa dagoela eta idiosinkrasiaren abantailak eta erakargarritasunak eta produktu berezien balioa eta egiteko modu bereziak estimatzeko prest dagoela.

Gero eta garbiago dago lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, elikagaien eraldaketa, banaketa eta salmentatik ere igarota eta gastronomiara iritsi arte, elikaduraren kateak nabarmen laguntzen duela enplegua sortzen, ekonomikoki hazten, eta ezagutzan eta sustraien errespetuan oinarritutako ekonomia bat garatzen.

Eta gero eta garbiago dago, baita ere, elikaduraren sektorean, ohiko egiteko moduak beti errespetatuta, ohiko sektoreak eta teknologia berriak elkartzen ari direla, eta horri heltzeko, beraz, lankidetza estrategiak erabili behar direla balio kate osoan, kate ezberdinen artean eta lehiakideen artean ere bai.

Euskal ekonomiarentzako laguntza

Hala, aipatutako espezializazio adimentsuaren RIS 3 estrategiaren barruan, analisi bat egin zen objektiboki ezagutzeko zer irismen eta zer dimentsio duten elikadurak eta gastronomiak Euskadin eta zer ekarpen ekonomiko egiten duten, balio katearen kontzeptuan oinarrituta, lehen sektoretik hirugarrenera barruan hartuta, bai eta beste sektore ekonomiko batzuk ere zeharka. Emaitzak garbiak izan ziren eta batere ez baztertzeko modukoak: Balio kate hau Euskadiko BPGd-aren %10,56 da, eta 96.500 pertsonari ematen die enplegu zuzena Euskadin.  Plan Estrategikoaren asmoa da pisu ekonomiko hori handitzea, BPGd-en %12 izateraino.

Elkarlanaren emaitza

Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren bertute nagusietako bat da lankidetzan egindako prozesu parte hartzaile baten emaitza dela, zeina elikaduraren balio kateko eta inplikatutako erakundeetako askotariko agenteekin eta Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean egin baita. Batera, egoeraren diagnostikoa egin dute aukera identifikatu eta helburuak bat etorrarazteko, eta helburuak lankidetza jarduera eta proiektu zehatzetan hedatu dira sektorea bultzatu, sustatu eta garatzeko.  

Prozesu hau pasa den apirilean hasi zen, eta harrez gero lan bilera ugari egin dira eta erakundeen arteko 10 mahai guztira. Mahai horietan Planaren oinarrizko zutabeak adostu dira, hala nola nola saritu bertako produktua eta nola sortu enplegua eta aberastasun ekonomikoa, balio turistikoko proposamen bat sortuta, zeinak ondare kulturala, paisajistikoa eta lurraldekoa zaintzea ekarriko baitu, Euskadi Basque Country marka nazioartean zabaltzeaz eta sustatzeaz gain.

Bilera horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, tartean hauen ordezkariak; Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza, Foru Aldundiak, sindikatu erakundeak, enpresa ekoizleak eta saltzaileak, merkatuak, ostalaritza eskolak, Basque Culinary Center, sukaldariak, ikerketa zentroak eta kontsumitzaileen elkarteak, besteak beste.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GarcPalomar
    2017.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta un ambicioso Plan Estratégico de Gastronomía y Alimentación de Euskadi ➡ https://t.co/skRGfapH4c htt…

  • @sostenibilidad
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Fortalecer la producción y consumo de productos #locales de #calidad, seguros y sostenibes https://t.co/WQRAvbzejy via @Irekia #PEGAE #CAPV

  • @brunoinarra
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Plan Estratégico Gastro-Alimentario de Euskadi : #salud, #seguridad, singularidad y #sostenibilidad https://t.co/BOtUUCf8Qe @deiEJGV

  • @sostenibilidad
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Plan Estratégico Gastro-Alimentario de Euskadi : #salud, #seguridad, singularidad y #sostenibilidad https://t.co/qCuTHPiSLe @deiEJGV

  • @aritzagere
    2017.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco presenta un ambicioso Plan Estratégico de Gastronomía y Alimentación de Euskadi, con el f…https://t.co/kY3eXplDUV

  • @mirenarantza
    2017.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta un ambicioso Plan Estratégico de Gastronomía y Alimentación de Euskadi ➡ https://t.co/skRGfapH4c htt…

  • @macpetri
    2017.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco presenta un ambicioso Plan Estratégico de Gastronomía y Alimentación de Euskadi ➡ https://t.co/skRGfapH4c htt…

  • @imiravet
    2017.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/f2amr0rjI7
    Mucho que aprender del País Vasco!!

Ekitaldiko kargudunak