Berriak

Begoña Aldekogaray eta Elvira Cortajarena Aergentinako euskal empresen bileran parte hartu zuten.

2010.eko azaroak 26

Begoña Aldekogaray, SPRI-ko Latinoamerikar alorraren nagusia, eta Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria, Angentinan dauden sektore ezberdineko euskal empresen bileraren buru izan ziren.

Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkaritzak SPRI-rekin batera topaketa antolatu zuten. Bertara herrialdean ezarritako 20 euskal empresa bertaratu ziren. Bileran zehar, Elvira Cortajarenak Ordezkaritzaren 2010ko empresa ekimenen laburpen bat azaldu zuen.

Bertaratutakoei Ordezkaritzaren barne martxan jarri den Enpresa Gelari buruz hitz egin zitzaien. Denboraldi baterako, argentinan ezartzeko tokia behar duten enpresek erabili ahal izango dute. Urtean zehar 66 euskal enpresa eta 68 argentinar enpresa kontaktatu zirela argitu zen. 14 merkatu ikerlan eskeini eta hauetako 6 burutu ziren alor ezberdinetan: makina-tresna, paper-industria eta finantza-alor zerbitzuak. Era berean, BIEMH 2010 eta Ferroforma 2011 azoken hedapena landu zen  bistitan zeuden ordezkaritzekin batera. Argentinan ezarritako euskal enpresen zerrenda berritu zen, bertan %25aren hazkundea azaltzen zelarik. 20 eukal empresei lagundu zitzaien, merkatu argentinoari buruzko informazioarenkin (aduana informazio eskaerak, legegintza, kontaktuak, administrazio kudeaketak eta eskaintzak, besteak beste). Clusters-ekin elkarlana sakondu, Euskadin Spri-k antolatutako ekimen komertzialaren 2 jardunalditan parte hartu eta baita Spri-k Gipuzkoako merkataritza-gamberarekin antolatutako nazioarteko urriko feria Faro-Intergunean parte hartu ere.

Berritazun bezala, Ordezkaritzak lehen aldiz promozio turistiko ekimenak burutu ditu Industria Kontseilaritzako Turismo Zuzendaritzarekin elkarlanean. Helburua Euskadiren eskaintza turistikoa zabalatzea zen. Horretarako probintzia ezberdinetako touroperadoreen aurrean hiru aurkezpen egin ziren. Baita hilabete bateko promozio turistikoa egin zen Buenos Aireseko Paseo la Plaza teatro gunean. Bertan kartelak, bideoak eta gastronomia izan ziren. Azkenik datorren urterako fam tour baten antolaketa argitu zen.

Hitzordu honetan sektore ezberdineko empresak aurkeztu eta bere ekimen eta beharrak azaltzeko aukera izan zuten. Modu honetan SPRI, Ordezkaritza eta beste empresen arteko elkarnala sustatu zen. Bileran  Poliarquía Aholkularitzako Fabián Perechodnik herrialdearen egoera politikoa eta datorren urteko hauteskundeei buruzko hizketaldi bat eman zuen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Begoña Aldekogaray eta Elvira Cortajarena