
Gobernuak EAJ-PNV eta PSE alderdiek gardentasunari eta herritarren parte hartzeari buruzko euskal lege berria prestatzeko batera egin duten ekimena goraipatzen du (Gobernu Bilera 2017-09-19)
- Egindako lege-proposamenaren aldeko irizpena adierazi du; izan ere, gizarteak politika publikoen, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen ebaluazioaren arloan arau modernoa eta eguneratua izateko duen beharrari erantzuten dio
Gobernu Kontseiluak, gaur, Legebiltzarreko talde nazionalistek eta euskal sozialistek batera aurkeztu duten “Euskal Autonomia Erkidegoko Gardentasunari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko” Lege Proposamenaren aldeko irizpena adierazi du. Legegintzako ekimen hori XI. Legegintzaldi honetarako Gobernu Akordioaren konpromisoetako bat da. 2018rako aurreikusten zen; beraz, Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du EAJ-PNV eta PSE akordiora heldu izana, lege garrantzitsu horren izapidetzea arintzeko.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, ekimen horrek zuzenean konektatzen du euskal gizarteak gardentasun-printzipioaren errekerimendu publikoei erantzuten dien arau modernoa eta eguneratua izateko eta herritarrek gai publikoetan parte hartzeko tresna eraginkorrak sustatzeko duen beharrizanarekin. Horrela, Eusko Jaurlaritzak ongietorria ematen dio proposamen horri; izan ere, legegintzako ekimena bat dator Eusko Jaurlaritzak datozen hileotarako duen helburu nagusietako batekin: administrazioei eta, oro har, sektore publikoari, gobernantza publiko egokia ematea.
Politika publikoen ebaluazioa, gardentasuna eta parte hartzea
Legebiltzarraren ekimenaren bidez, sektore publikoaren funtzionamenduaren funtsezko ardatzak arautuko dira, herritarrek politika publikoak ebaluatzeko, gai publikoetan parte hartzeko eta administrazio publikoek Euskadin sortzen duten informazioa libreki eta gardentasun osoz ezagutzeko dituzten eskubide berrien inguruan.
Euskal Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko elkarreraginaren eskakizun berriei erantzungo die, herritarren ekarpenen berri emateko, horiek aktiboki entzuteko, erakusteko eta koordinatzeko, aldebiko elkarrizketa sustatzeko, euskal gizarteak gai publikoetan duen ekimena sustatzeko eta ondasun erkidean oinarritzen diren proiektuetan lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko.
-
2017-09-19
Hasta cuándo no obligar a poner chip geolocalización de residuos, también los eléctrico-electrónicos acaban fuera del circuito algunos para contaminar el medio ambiente. Además se suelen abandonar junto al contenedor apareciendo personas desbrozadoras y pudiendo contaminar con efluentes y lixiviados de llover.