Berriak Lehendakaritza
Eu

Gurs-eko kontzentrazio esparruari buruzko dibulgaziozko ekitaldia antolatu du Gogorak

2017.eko irailak 18
  • Josu Chuecak, UPV/EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta “Gurs el campo vasco” liburuaren egileak hitzaldia emango du eta ondoren, “Gurs un recuerdo desde el olvido” dokumentala egongo da ikusgai.
  • Dibulgazio ekitaldia datorren asteazkenean izango da, hilak 20, arratsaldeko 18:00etan Gogorako egoitzan (Bilbon)
  • Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak datorren irailaren 30ean Gurs-en antolatu duten ekitaldi instituzionalaren aurrekaria izango da

GOGORAk, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, datorren asteazkenean, irailaren 20an “Gurs euskadunen esparrua” ekitaldia antolatu du bere Bilboko egoitzan, esparru zer izan zen eta han izan zirenen memoria ezagutu eta berreskuratzen laguntzeko. Jardunaldu hau, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak irailaren 30ean Gursen antolatutako Gerra Zibilaren ondoren Gurseko kontzentrazio-esparruan sartutako milaka pertsonek jasandako sufrimendu bidegabea oroitzeko eta aitortzeko ekitaldi instituzionalaren aurrekaria. (*OHARRA familientzat)

“Gurs euskaldunen esparrua” egitaraua

Horretarako, asteazkenean, irailaren 20an, Josu Chueca historialariak bere liburuan oinarritutako hitzaldia emango du. Chueca,UPV/ EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta “Gurs el campo vasco” liburuaren egilea da. Honen ondoren, estreinatu berri den “Gurs un recuerdo desde el olvido” dokumentala emango da, estreinatu berri den Natalia Cambronero eta Alberto Santosen ikusentzunezko lana. Ekitaldi honetara gonbidatuta daude bere garaian Gurs-en egon ziren pertsonak eta haien senitartekoak eta baita memoria elkarteak ere.

  • 18:00eanGurs el campo vasco” Josu Chueca UPV/EHUko Historia Garaikideko irakaslearen hitzaldia
  • 18:30eanGurs un recuerdo desde el olvido” dokumentalaren emanaldia.

Ekitaldia GOGORAk Bilbon duen egoitzan (Maria Diaz de Haro kaleko 3an) izango da.

Historia

Gurseko esparrua, hasieran, 1939an eraikitako errefuxiatu-esparru bat zen, bertan Gerra Zibileko gudari errepublikarrak hartzeko. Naziek Frantzia okupatu ondoren, Gurs kontzentrazio-esparru bihurtu zen eta milaka judu preso eraman zituzten hara. Gurseko kontzentrazio-esparrua 52 herrialdetako 60.000ren bat pertsonaren helmuga izan zen (6.500 euskaldunak). 1942ko abuztuaren eta 1943ko otsailaren artean, sei konboik pertsona horietatik 3.907 garraiatu zituzten Auschwitzera.1950ean esparrua itxi zuten eta ezer gutxi geratzen da hartatik; izan ere, barrakoiak suntsitu eta laurogei hektarea horietan zuhaitzak landatu ziren.

 

(*)OHARRA: bertaratu nahi duten senitartekoek jarri harremanetan GOGORArekin (94-403 28 40 / gogora.idazkaritza@euskadi.eus). Inork bere etxekoren bat konzentrazio esparru honen egon ote zen jakin nahi badu, https://goo.gl/mFbAXk orrialdean begiratu dezake, 12. Eta 21. emaitzetan bilaketa alfabetikoa eginda.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #MemoriaHistórica Gogora organiza un acto divulgativo sobre el campo de concentración de Gurs ➡ https://t.co/yZFU20sTRy https:/…

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #MemoriaHistórica Gogora organiza un acto divulgativo sobre el campo de concentración de Gurs ➡ https://t.co/yZFU20sTRy https:/…

  • @mikel_uriguen
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #MemoriaHistórica Gogora organiza un acto divulgativo sobre el campo de concentración de Gurs ➡ https://t.co/yZFU20sTRy https:/…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #MemoriaHistórica Gogora organiza un acto divulgativo sobre el campo de concentración de Gurs ➡ https://t.co/yZFU20sTRy https:/…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #MemoriaHistórica Gogora organiza un acto divulgativo sobre el campo de concentración de Gurs ➡ https://t.co/yZFU20sTRy https:/…

Komunikabideek behera kargatzeko