Eu

Euskadik Estatuarekin adostu du maiatzetik aurrera estatuko langabeentzako birkualifikazio-programak euskal DSBEarekin bateragarriak izango direla

2017.eko irailak 18
  • Enplegurako eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak, salbuespen gisa eta modu mugatuan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) esleitzen dio langabezia-babesa agortzen dutenentzako birkualifikaziorako laguntzen kudeaketa eta ordainketa (Prepara programa)
  • 2018ko apirilaren 30a da onuradun berriak onartzeko baliozko azken eguna.

 

Madril, 2017/09/18

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok gaur goizean Madrilen garatu den Enplegurako eta Lan Gaietarako ohiz kanpoko LXVI. Konferentzia Sektorialean parte hartu dute. Beste hainbat gairen artean, Euskadik sostengua eman dio “Prepara” programa luzatzeari eta 2018ko maiatzetik aurrera laguntza horiek DSBEarekin bateragarriak izatea lortu du. Horrez gain, adostu dute, salbuespen gisa eta denborari dagokionez modu mugatuan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) esleitzea langabezia-babesa agortzen dutenentzako lanbide-birkualifikaziorako “Prepara” programan aintzat hartutako laguntzak ematea eta ordaintzea kudeatzeko ardura. Ildo horretan, 2018ko apirilaren 30a izango da onuradun berriak onartzeko baliozko azken eguna.

 

Konferentziak Estatuko Gobernuari eskatu dio elkarrizketa sozialaren esparruan autonomia-erkidegoekin berrikusteko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean araututako langabezia-babesa gaur egun osatzen duten programak, indarrean dagoen eskumen-esparrura bete-betean egokitzeko. Izan ere, horrela lortuko da langabeen babes-baldintzak hobetzea eta autonomia-erkidegoetako eta estatuko programen arteko osagarritasuna ahalbidetzea, elkarrizketa-prozesu horren esparruan adosten diren terminoetan.

 

Prepara plana salbuespen gisa eta modu mugatuan luzatzearen aldeko euskal botoa luzaroko langabeen babesa iraunarazteko premiari zor zaio, zeren luzatuko ez balitz, langabeen kolektibo sentibera hori prestaziorik gabe geratuko bailitzateke estatuan. Euskadin ditugun luzaroko langabeek, DSBEari esker, badute estaldura” azaldu du Artolazabal sailburuak.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Madrilen adierazi duenez, “Euskadik sostengua eman dio “Prepara” programa luzatzeari eta 2018ko maiatzetik aurrera laguntza horiek DSBEarekin bateragarriak izatea lortu du.

 

Akordio hau hobeto berrantolatzeko. Ildo horretan, programen estaldura hobetuko da, programak bete-betean egokituko dira indarrean dagoen eskumen-esparrura, eta ezabatu egingo dira estatuak eta autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzten programen arteko bateraezintasunak, elkarrizketa-prozesu horren esparruan adosten diren terminoetan.

 

Indarraldia

Akordioa 2018ko apirilaren 30a arte egongo da indarrean. Hortik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa arduratuko da programa horiek kudeatzeaz, eta finantzaketa 1441/2010 Errege Dekretuaren arabera egingo da, indarrean dagoen eskumen-esparruaren arabera, Konstituzio Auzitegiaren oraintsuko jurisprudentziari jarraikiz, zeinak arrazoia eman baitio Euskadiri, langabeen babes-baldintzak hobetuz eta autonomia-erkidegoetako eta estatuko programen arteko osagarritasuna ahalbidetuz.

 

Gobernu zentralak adierazi du asmoa duela elkarrizketa sozialaren esparruan autonomia-erkidegoekin berrikusteko urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren III. tituluan araututako langabezia-babesa gaur egun osatzen duten programak, horiek guztiak hobeto berrantolatzeko, horien estaldura hobetzeko, indarrean dagoen eskumen-esparrura bete-betean egokitzeko eta bateragarritasunean distortsioak izan daitezen saihesteko, estatuak eta autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzten programen arteko bateraezintasunak ezabatuta.

 

Konferentzia Sektorialean ordezkaritza duten autonomia-erkidegoen iritziz, plan horren estaldura bermatzeko modu bakarra da, Konstituzio Auzitegiak haiei —bereziki Euskal Autonomia Erkidegoari— ezagututako eskumenak ezertan galarazi gabe, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) aldi baterako eta salbuespen gisa esleitzea laguntza ekonomiko osagarria emateko eta ordaintzeko funtzioak, harik eta langabeak laneratzeko aukerak hobetzera bideratutako egungo programak berrikusi eta berrantolatzen diren arte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak