Eu

Harrera bikaina izan dute Euskadik eta bere gastronomiak Argentinan ospatutako FIBEGAN, Gastronomiako Azoka Iberoamerikarrean

2017.eko irailak 18

• Euskadi gonbidatu berezi izan da Iberoamerikako azoka garrantzitsu honetan non 60.000 lagun bertaratu dira.

• FIBEGAn egoteak nazioarteratze estrategia integrala indartzen du, EUSKADI Basque Country, alegia.

• Euskadiko ordezkaritzak hitzaldi, sukaldaritzako erakusketa eta dastaketen bitartez parte hartu du.

Euskadik Argentina aho-zapore onarekin uztea lortu dute. Euskadik bere gastronomia eta elikaduraren sektorea sustatzeko aukera izan du FIBEGAN, Gastronomiako Azoka Iberoamerikarrean, Buenos Airesen ospatu dela asteburu honetan.

Euskadiko ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela buru izan duela, hainbat ekintzekin parte hartu du azokan: egunero Edorta Lamok, Donostiako “A fuego negro” jatetxeko chefak “showcooking”-ak eskaini ditu, Ines Baigorrik, Arabako Errioxako Upategien Elkarteko (ABRA) presidenteak ardo dastaketa komentatuak egin ditu eta Andoni Luiz Adurizek, Mugaritz jatetxeko chefak eta Joxemari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak gastronomiari buruzko hitzaldiak burutu dituzte.

Babesa euskal elikadurari eta gastronomiari

FIBEGAn egoteak nazioarteratze estrategia integrala indartzen du, EUSKADI Basque Country, alegia. Herri marka bat da, zeinak gure indargune eta berezitasunetatik abiatuta aktore global, bikaintasunaren eta kohesio sozialaren erreferente eta lurralde berritzaile eta lehiakor egiten gaituen.

Azoka honetan Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak bukatzen ari den Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa (PEGA) aurkeztu da. Plana sektorearekin elkarlanean landu da. Elikaduraren balio katearen garapenean, lehen sektoretik gastronomiara arte, aurrera egiteko legengintzaldi honetan ezarritako erronketako bat da, eta BPGd-aren %10,6 da eta enplegu zuzena ematen die ia 1.000 pertsonari Euskadin.

Garbi dago ikuspuntu turistikotik ere garrantzia duela gastronomiak, Euskal Herria bisitatzen duten turisten %40 berriro baitatoz Euskal Herrira, “sukaldaritza” argudio hartuta. Espainian hiru Michelin izar dituzten jatetxeen erdiak Euskadin daude. Guztira, 29 Izar daude Euskal Herrian 20 jatetxeren artean banatuta.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AppSurfeus
    2017.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Gran acogida de Euskadi y su gastronomía en FIBEGA, Feria Iberoamericana de Gastronomía celebrada en Argentina https://t.co/MPe4RhlvAo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak