Berriak Segurtasuna

Segurtasun sailaren eta UPV/EHU-ren arteko lankidetza hitzarmena, laneko segurtasun eta osasuna masterraren master amaierako lanetarako eta/edo irakaskuntza praktikorako (Gobernu Bilera 2017-09-19)

2017-09-19

Gobernu Kontseiluak, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren —Segurtasun Sailaren bidez— eta Universidad del Páis Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko lankidetza-hitzarmena, Laneko Segurtasun eta Osasuna unibertsitate-masterreko ikasleen master-amaierako lanetarako eta/edo irakaskuntza praktikorako. 

Akordioaren helburua da hezkuntza-lankidetzako programak garatzea eta, horretarako, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan praktikak antolatzea, Laneko Segurtasun eta Osasuna unibertsitate-masterreko ikasleentzat. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko