Eu

Eusko Jaurlaritzak Bherria programa jarri du abian; horren bidez, administrazioaren eta herritarren arteko topaketa sustatzen da

2017.eko irailak 18

 

  • Lide Amilibia: “Tokiko administrazioaren eta herritarren arteko harreman-modu berriei buruzko kontraste- eta ikerketa-espazioa sortu da”
  • Proiektua udal eta mankomunitateetan erantzukizun politikoa eta teknikoa duten langileei dago bereziki zuzenduta
  • Edukietan sakontzeko, onlineko prestakuntza-plataforma baliatzen da

Vitoria-Gasteiz, 18/09/2017

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, BHERRIA. Herritartasun berrirako agora proiektua jarri du abian; gizarte-berrikuntzako prozesu pilotua da, eta helburu du, herritarren partaidetzako eta gizarte-ekintzako egungo esperientzietan oinarrituta, hausnarketarako eta ikasketarako topalekua eraiki dadila sustatzea.

 

Ekimena sortu zen, “beharrezkoa baita bide eta proiektu berriak aztertzea euskal administrazio publikotik, parte-hartzeari eta boluntarioari lotutako balioak sendotzeko. Proiektu hori handinahia eta berritzailea da, eta, horren bidez, herritartasun aktiboekin lankidetzan gure gizartea hobetzen laguntzen ari diren estrategiei buruz hausnartu, mintzatu eta eztabaidatu nahi da.

 

BHERRIA programa toki-administrazioan erantzukizun politikoa eta teknikoa duen eta partaidetzako eta lankidetzako estrategietan oinarrituta beren ingurunea hobetzen laguntzeko modu berriak bilatu nahi dituzten langileei zuzentzen zaie: gizarte-ekintzari, herritarren partaidetzari, gazteriari, emakumeari, immigrazioari, lankidetzari edo sustapen ekonomikoari lotutako langileak, besteak beste.

 

Ekimen horren bidez, proiektu publiko-soziala abian duten edo herritarrekin lankidetzan jarduteko esperientziaren bat ezartzea balioesten duten administrazioetako pertsonak aurkitu nahi dira, esperientzia horiek, adituen laguntzarekin, beste prozesu batzuekin –martxan daudenak edo amaituta– egiaztatu nahi dituztenak.

 

Prozesu zaindua eta osoa

BHERRIAn parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute zalantzak partekatzeko eta konfiantzazko eremuan gako berriekin esperimentatzeko aukera ematen duen prozesuan parte hartzeko. Programa urritik abendura izango da, eta, ikasteko ardatz nagusi gisa, hiru hausnarketa-espazio proposatzen ditu, Agora izenekoak: Autokudeaketaren eta Komuna denaren Agora, Smart Citizen-aren (herritar adimenduna) Agora eta Entzute eta Komunikazio Digitalaren Agora.

 

Edukietan sakontzeko lanaren oinarria onlineko prestakuntza-plataforma izango da; gizarte-berrikuntzako, herritartasun irekiko eta komunikazioko proiektuetan urteetako esperientzia duten profesionalen talde batek bideratuko du plataforma.

 

Denbora horretan, parte-hartzaileek ideiak, edukiak, esperientziak trukatu eta elkarrekin sarean lankidetzan jarduten ikasiko dute. Gainera, aurrez aurreko hiru topaketa eta bi bisita egitea aurreikusten da, landutako edukien ikuspegitik proiektu esanguratsua ezagutzeko. Azkenik, pertsona bakoitzak mentoring pertsonalizatua izango du, zeharka, prozesua bideratuko duen pertsona batekin.

 

BHERRIA izena euskaraz BERRIA eta HERRIA terminoen arteko hitz-jokoa da. Web-plataforma du (www.bherria.eus) eta, bertatik, informazioa jaso eta prozesuaren beraren jardueraren segimendua egin dezakezu. Aldi berean, sare sozialak gaitu dira (Facebook eta Twitter), elkarrizketarekin, eztabaidarekin eta hausnarketarekin espazio digitalean ere jarraitu ahal izateko, #BHERRIA etiketarekin.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BHerria_
    2017.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @JGorbena: Lide Amilibia: “el programa “Bherria” propicia el encuentro entre la administración y la ciudadanía https://t.co/rdckQpX6Rq

  • @JGorbena
    2017.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Lide Amilibia: “el programa “Bherria” propicia el encuentro entre la administración y la ciudadanía https://t.co/rdckQpX6Rq

  • @ikerexeta
    2017.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @BHerria_: Lide Amilibia: “El programa #Bherria propicia el encuentro entre la administración y la ciudadanía".
    https://t.co/YFANbX5GTg

  • @ZIOR13
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @BHerria_: Lide Amilibia: “El programa #Bherria propicia el encuentro entre la administración y la ciudadanía".
    https://t.co/YFANbX5GTg

  • @asiergallastegi
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @BHerria_: Lide Amilibia: “El programa #Bherria propicia el encuentro entre la administración y la ciudadanía".
    https://t.co/YFANbX5GTg

Ekitaldiko kargudunak