Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak Unibertsitatea-Enpresa Estrategiaren ardatzak aurkeztu dizkie Confebasken lan taldeko enpresei

2017.eko irailak 15

Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, Unibertsitatea-Enpresa euskal Estrategia aurkeztu diote gaur goizez Confenbasken Industria eta Formazio lan taldeari.     

 Estrategia hau, Eusko Jaularitzak, unibertsitateek eta Confebaskek elkarrekin egin duten hausnarketaren emaitza da: euskal unibertsitateek enpresekin, unibertsitateek elkarrekin edo unibertsitateak Lanbide Heziketarekin lankidetza handiagoa izan dezaten lagungarri gertatuko den ekosistema bat sortzeko beharraz egindako hausnarketaren emaitza.    

Unibertsitatea-Enpresa euskal Estrategiaren bi helburu nagusiak honako hauek dira, hain zuzen ere: batetik, giza kapital kualifikatu eta espezializatua sortzea (besteak beste, 4.0 industriak dakartzan erronkei erantzun ahal izateko), eta bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresa arloaren artean ezagutza sortu eta transferitzea.

Adolfo Morais sailburuordeak eta Miren Artarza zuzendariak eratu berri den Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterraren aurrerapausoak zehaztu dizkiote Confebasken lan taldeari. Lan talde hau euskal industriaren buruan diren enpresa nagusiek osatzen dute. Lan taldeko presidentzia osatzen dute Confenaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak, Formazio Batzordeko presidente Txema Corresek eta Formazio Arloko zuzendari Asier Aloriak.

Enpresek esker ona eta babesa erakutsi dizkiote Eusko Jaurlaritzari Unibertsitatea-Enpresa Estrategia abian jartzeagatik, zalantzarik gabe, onuragarri gertatuko baita nola enpresa munduarentzat, hala unibertsitate esparruarentzat. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Aretxaga, Txema Corres, Asier Aloria