Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako kideak Lakuan bildu dira genero indarkeriaren kontra

2010.eko azaroak 25

Hezkuntza da emakumeek pairatzen duten indarkeriarekin bukatzeko apustua, bereziki gazteenetan. Izan ere, “berdintasun faltsuaren” sentsazioa jasaten dute

2010 urtean, gaur arte, euskal erkidegoko 3.543 emakumek pairatu dute erasoren bat; horietatik %35ak, 18 eta 30 urte bitartekoak dira. Datu horrek nabarmentzen du “gazteak genero indarkeriaren kontrako borrokan partaide izan behar direla”, eta egoera hori zuzentzeko bereziki hezkuntzaren alde apustu egin behar dutela. Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendariak, Mariola Serranok, gazteen artean “berdintasun faltsuaren” sentsazioa existitzen dela aitortu du. Horregatik, instituzioetatik bidaltzen diren mezuak aldatzea beharrezkoa dela adierazi du, gazteek egoera ulertu dezaten eta borroka horretan “partaide senti daitezen”. Eusko Jaurlaritzako kideak gaur goizean Gasteizko exekutiboaren egoitzaren aurrean bildu dira, bost minutuz isilik, ‘Genero indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna’ dela eta.

Euskadin indarkeria jasan duten emakume kopurua %9 jaitsi dela adierazten dute zifrek. Datu hori, dudarik gabe, positiboa da, baina “errealitatearen zati baten isla besterik ez da”. Arazoaren beste zati bat ezkutatuta geratzen da, salatzeko beldurra dela eta. Euskadin 3.543 genero-indarkeria kasu erregistratu dituzte aurten; horietako %35, 30 urtetik beherako emakumeen kasuak dira. Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendariak, Mariola Serranok, instituzioetatik bidaltzen diren mezuak egokitzea beharrezkoa dela adierazi du, gazteek egoera ulertzeko eta borroka horretan “partaide senti daitezen eta borroka konpartitu dezaten”.”Datu kezkagarria da ehuneko horren altuak oraindik indarkeria pairatzea”, adierazi du Serranok. Haren ustean, egoera horrekin amaitzeko hezkuntzaren alde apustu egin behar da, gazteen artean hedatu den “berdintasun faltsuaren” sentsazioak eragindakoa izan baitaiteke.

Administrazioko eta Eusko Jaurlaritzako kideak exekutiboaren egoitzaren aurrean bildu dira bost minutuz genero-indarkeria salatzeko, ‘Genero indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren’ inguruan antolatutako ekitaldien baitan. Kontzentrazioan egon dira Barne sailburua, Rodolfo Ares, Jaurlaritzako bozeramailea, Idoia Mendia, Hezkuntza sailburua, Isabel Celaá, Emakundeko zuzendaria, María Silvestre, eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendaria, Mariola Serrano.

Mariola Serranok adierazi du salatzeko pausua eman duten emakumeak “oroitzeko eta aldarrikatzeko” eguna dela hau, baina baita “salatu ez baina gizarte zerbitzuetara jotzen duten emakumeak, isiltasunean indarkeria pairatzen jarraitzen dutenak, oraindik biktima direla aitortzen jakin ez dutenak eta egunero indarkeria sinboliko hori jasaten dugunak” oroitzeko eta aldarrikatzeko ere. Horregatik, Serranok gaurko egunean euskal udalerrietan ospatuko diren kontzentrazio eta manifestazioetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Serranok azpimarratu du “tratu txarrak jasaten dituen emakumearen perfilik ez dagoela, edozein emakume genero indarkeriaren biktima izan daiteke eta”. Gainera, “ekintza espezifikoak” hartzeko beharra azpimarratu du, hainbat emakume-kolektiboen ahultasuna gutxitzeko, hala nola emakume etorkinak edo minusbaliotasuna duten emakumeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maria Silvestre, Mariola Serrano