Berriak Lehendakaritza
Eu

Estatu Batuetako ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du “Learning Tour 2017” ekimenaren barruan

2017.eko irailak 16
  • Helburua da Euskadiko alderik bikainenak eta nabarmenenak erakustea eta bertoko garapen iraunkorreko eredua ezagutzera ematea 

Estatu Batuetako ordezkaritza bat Euskadin izango da egun hauetan Eusko Jaurlaritzak Basque Country estrategiaren barruan bultzatzen duen “Euskadi Learning Tour 2017” ekimenaren 3. edizioan parte hartzeko.Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ekimen honen helburua ordezkaritza eratzen duten pertsonek Euskadi ezagutzea da. Gure erakundeak eta autogobernua, bai eta gure azpiegitura fisikoak eta teknologikoak ere, edo proiektu berritzaileenak, gure gastronomia –nazioartean ezagun dena–, gure kultura-ondarea, ingurunearen edertasuna eta gure jendearen adeitasuna. 

Ordezkaritza beren arloetan erantzukizuneko karguak dituzten Estatu Batuetako mundu akademiko, ekonomiko eta instituzionaleko zazpi pertsonako talde batek osatzen du (* zerrenda behekaldean). Euskadin egingo duten egonaldia datorren ostiralera arte, hilak 22, luzatuko da, eta ordezkaritzarekin batera izango dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi María Ángeles Elorza, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga eta Euskadiko ordezkari AEBn Ander Caballero. 

Bost egun horietan zehar, ordezkaritzak aukera izango du garapen iraunkorreko euskal eredua lehen eskutik ezagutzeko, eta horretarako agenda zabala garatuko du, barnean hartzen dituena, besteak beste, esparru instituzional, ekonomiko, sanitarioko eta ikerketa-esparruko bisitak eta topaketak. 

Horrela, ordezkaritza Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da, Gernikako Batzar Etxea bisitatuko du eta Ekonomia Itunaren inguruan sakonduko dute. Berrikuntzaren eta garapenaren esparruan, taldeak Zamudioko Teknologia Parkea, AIC-Automotive, Tecnalia, Tknika, DigiPen, BCCL, Basque Culinary Center eta Donostiako Unibertsitate Ospitalea bisitatuko ditu. Programan, gainera, ibilbide bat dago Bilboren hiri-berroneratzea ezagutzeko, eta bisitak Urdaibaiko Biosfera Zentrora, Guggenheim Museora, Arabako Errioxara eta Albaola proiektura. 

Aurtengoa Euskadi Learning Tour ekimenaren hirugarrenesperientzia da, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuenetik Basque-Country nazioartekotzeko esparru-estrategiaren barruan. Euskadiko interesentzat estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren herrialdeekin identifikatzen da estrategia, Estatu Batuen kasuan bezala. Lehen esperientzia 2014an izan zen, Txileko ordezkaritza baten bisitarekin, eta gero etorri zen 2015ean Mexikoko ordezkaritza batek egindakoa.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak