Eu

HABEk bere ikasturte berria inauguratu du Christian Purenen hitzaldi batekin

2017.eko irailak 15

HABE (Helduen Alfabetatzerako eta Berreuskalduntzerako Erakundea) institutuak euskaltegien ikasturte berriari hasiera eman dio gaur, Jean Monet Unibertsitateko irakasle emeritu Christian Purenen hitzaldi akademikoarekin. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izan da, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu du, euskaltegietako ordezkariekin batera.

Hara bertaratu direnen artean, erakundeetako ordezkariak, legebiltzarkideak, euskalgintzako ordezkariak eta hainbat aditu izan dira. Eusko Jaurlaritzako kargudunen artean, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea, Jokin Azkue HABEko zuzendaria, Josune Zabala Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, Joseba Lozano Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria eta Maite Iruretagoiena Herri Ardularitzaren Euskal Erankudeko zuzendaria. 

Christian Purenek kultura eta hizkuntzaren arteko loturaz hitz egin du bere gaurko hitzaldian. Aditu honen hilzaldia HABEren web-gunean kontsultatu ahal izango da datozen egunotan

Euskadiko 103 euskaltegiak egunotan ekin diote ikasturte berriari eta horietan matrikulatzeko epea irailaren 29ra arte izango da zabalik. ‘Euskara ikasiz, mundu bat irabazi’ da aurtengo matrikulazio kanpainaren mezu nagusia.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HABE_erakundea
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@HABE_erakundea inaugura el curso académico con una conferencia del profesor Christian Puren ➡ https://t.co/og0jSTg7mK https:…

  • @HABE_erakundea
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@HABE_erakundea-k bere ikasturte berria inauguratu du Christian Purenen hitzaldi batekin ➡ https://t.co/cal6gMBpSo https://t.c

  • @TodoRTChile
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@HABE_erakundea inaugura el curso académico con una conferencia del profesor Christian Puren ➡ https://t.co/og0jSTg7mK https:…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak