
Lehendakaria Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan izan da Iekoran
Iñigo Urkullu lehendakaria aurten Iekoran egin den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan izan da. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako beste hainbat kide ere izan dira, besteak beste, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltran de Heredia eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José.
Aurtengo edizioko pregoia Karra Elejalde aktoreak irakurri du. Mahatsa zapaltzeko eta lehenengo muztioa dastatzeko ekitaldi ofizialen aurretik hainbat dantza-talderen saioa ikusi ahal izan da.
Festara Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegui, Arabako Errioxako Kuadrillako presidente Joseba Fernández eta Ekorako alkate Joana López ere hurbildu dira.
-
-
@Gob_eus2017.eko irailak 17Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40786-lehendakaria-arabako-errioxako-mahats-bilketaren-festan-izan-iekoran#comment_35647
Comentario de Twitter:
.@iurkullu Lehendakaria Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan izan da Ekoran ➡ https://t.co/bII58bePvK https://t.co/dPu22tggI2 -
@AwildaKaiama2017.eko irailak 17Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40786-lehendakaria-arabako-errioxako-mahats-bilketaren-festan-izan-iekoran#comment_35648
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu asiste en Yécora a la Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa ➡ https://t.co/oYy2QIyll4 https://t.co/g… -
@Gob_eus2017.eko irailak 17Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40786-lehendakaria-arabako-errioxako-mahats-bilketaren-festan-izan-iekoran#comment_35649
Comentario de Twitter:
El Lehendakari @iurkullu asiste en Yécora a la Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa ➡ https://t.co/oYy2QIyll4 https://t.co/g3m9NuzK8q