Eu

Euskadiko ardoen esportazioek 100 milioi euro eman dituzte 2017ko lehen seihilekoan

2017.eko irailak 16
  • Arabako Errioxako ardoak Euskadiko ardoen esportazioen guztirako diru sarreren %72 izan dira, 71,6 miloi euroko sarrerekin, hau da, 2016ko lehen seihilekoan baino 3,3 milioi gehiagorekin
  • Estatu Batuek Alemania gainditu dute, hirugarren merkatua izan baita balioan. Izan ere, %30 hazi da eta 9 milioi euroko zifra gainditu du.
  • Ardo zuriak dira merkatuko kuota gehien irabazi dutenak, %19 diru sarrera gehiago eragin dute eta. Ia 4 milioi eurora iritsi dira.

2017ko lehen seihilekoan, Euskadiko ardo esportazioak %1 hazi ziren bolumenean eta %3,6 balioan, 29 milioi litroak eta 99 milioi euroak gainditzeraino. Litroko batez besteko prezioa %2,6 handitu zen, 3,41 euroko kopururaino, eta horrela berretsita geratu da ardo horien esportazioak ondo doazela azken urteetan. Jatorri Izendapena duten Arabako Errioxako ardoak Euskadiko esportazioen guztirako diru sarreren %72 izan dira, 71,6 miloi euroko sarrerekin, hau da, 2016ko lehen seihilekoan baino 3,3 milioi gehiagorekin. Horrek esan nahi du %4,8 igoera eduki dutela. Esportazioen bolumenak %2,5 egin zuen gora eta 13,7 milioi litroko kopurura iritsi zen. Batez besteko prezioak ere gora egin zuen, %2,2, eta 5,24 eurora iritsi zen litroko prezioa. Prezio hori Espainian Jatorri Izendapena duten ardoen esportazioen batez besteko prezioa baino askoz handiagoa da, 3,40 euroko prezioa baita.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saillak, ohi bezala, datu hauek asteburu honetan Arabar Erroioxan egiten den Mahats Bilketaren festaren eremuan ematen ditu argitara, eta azpimarratu du ardoaren bilakaera on hori sektoreak kalitatearen eta besteengandik bereizteko egindako esfortzu eta apustuaren emaitza dela, eta Eusko Jaurlaritza horretan laguntzen ari zaiola sektoreari beren produktuak sustatzen eta nazioartera zabaltzen.

Eusko Jaurlaritzaren izenean Arantxa Tapia sailburua gaur arratsaldean Iekoran izango da, Eusko Labela duen Tomatea eta Arabar Errioxako ardoaren arteko anaitasun ekitaldian, Bittor Oroz sailburuordearekin batera.

Bihar ere Arrantza eta Elikadura Poliketako sailburuordeak Arabar Errioxarentzat hain berezia den festan parte hartuko du, sektoreko beste hainbat ordezkarirekin batera.

Ipar Amerika aurrena igoeran

Ipar Amerika balio erantsi handiko merkatua da eta Arabako Errioxako ardoek munduko merkataritzan eduki duen igoeran liderra izan da: Estatu Batuek Alemania gainditu dute, %30 hazi eta hirugarren merkatu bihurtuta, 9 milioi euroko zifra gaindituta. Kanadak, berriz, bi posizio irabazi ditu eta seigarren lekuan kokatu da bezeroen artean, 3,2 milioirekin, pasa den urtean, denbora tarte berean, baino %24,3 gehiagorekin, alegia. Bien hazkundea, bolumenean, %10 ingurukoa izan da, batez bestekoa baino prezio askoz handiagoekin; zehazki, 7,32 euro litroko Kanadan eta 6,31 euro litroko Estatu Batuetan. Erresuma Batura egindako salmentak egonkor mantendu ziren eta Erresuma Batuak lehen merkatu izaten jarraitzen du Arabako Errioxarako, modu nabarmenean.

Ardo beltzak eta gorriak nagusi dira nabarmen Arabako Errioxako ardoen esportazioetan, 1,25 milioi litrorekin eta 67,7 milioi eurorekin, prezioak 5,40 eurotik gorako izanik litroko. Halere, ardo zuriak dira kanpoko merkatuko kuotan, %19 diru sarrera gehiago eragiten dute eta. Ia 4 milioi euroko zifrara iritsi dira, herrialde batzuetan, esaterako, Suedian, Erresuma Batuan, Alemanian, Belgikan eta Suitzan lortutako garapen apartari esker.

Hogeita laugarren edizioa

Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Jaiaren hogeita laugarren edizioa da aurtengoa. Hitzordu saihestezina eta jendetsua izan ohi da, eta jaiaren edizio bakoitzean, non eskualdeko udalerri guztiek parte hartzen duten, beren upategietako ardoez gozatzeko aukera dago.

Elkarrizketak egiteko Informazioa: 683 774 050

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Didocmu
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Principales mercados vino @RiojaAlavesa 1. UK 2. USA 3. Alemania 4. Suiza 5. China 6. Canadá https://t.co/joXdrZZVkB

  • @maiksaez
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Principales mercados vino @RiojaAlavesa 1. UK 2. USA 3. Alemania 4. Suiza 5. China 6. Canadá https://t.co/joXdrZZVkB

  • @gananzia
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    Las exportaciones de los vinos de Euskadi alcanzan los 100 millones de euros durante el primer semestre de 2017 https://t.co/Un7FUel3JH

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak