Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko adineko pertsonen egoitzek badute dagoeneko errezeta elektronikoa eta Osakidetzako historia klinikora sartzeko modua

2017.eko irailak 15

Euskadiko pertsona zaharren 300 egokitzetan e-rezeta edo errezeta elektronikoa eta Osakidetzako historia klinikoa sartu da dagoeneko indarrean, Tolosako Uzturre egoitzara gaur goizean egindako bisita bukatzean Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako Sailburuak baieztatu dutenez; bertan, lagun izan dituzte, bestalde, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako Diputatua eta Olatz Peon Tolosako alkatea.

Osasun Sailburuak bere poza agertu du indarrean sartu direlako, era horretan bete egin baita Eusko Jaurlaritzak errezeta elektronikoa arlo sozio-sanitarioan sartzeko hartutako konpromisoa. Gainera, nabarmendu duenez, “pauso garrantzitsua da egoitzetako pazienteen segurtasunerako eta profesional sanitarioentzat, paperezko errezetak baztertzen baitira eta, gainera, tratamendua historia klinikoan kontsulta daiteke; era horretan, medikazio akatsak albait gehien gutxitzen dira, eta tratamenduari lotzen jarraitzea erraztu”. Sailburuak adierazi duenez ere arlo sozio-sanitarioan e-rezeta martxan jartzea “gure osasun sistemaren iraunkortasunaren bidean aurreratzeko modua da eta, batez ere, agerian geratu da Arlo Sozio-sanitarioan Enplegu eta Gizarte Politika Saila, foru aldundiak eta udalak talde-lanean arituz, irmo eusten ari garela puntako eta kalitatezko arreta sozio-sanitarioa, adineko pertsona zaharren beharrizanetara egokitua”.

Artolazabalek bere aldetik zera azpimarratu du, “pertsonei eskaintzen zaien arreta hauen baldintza sozial eta osasuntsuak kontutan harturik eman behar zaiela. Honi buruz, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kideak 2017-2020 Estrategiaren lerro berriak ari gara lantzen, kontutan hartuz estruktura, antolaketa, finantziazioa edo berrikuntza bezalako gaiak”.

Egun, Euskadik 300 egoitza ditu, publikoak zein pribatuak, eta 20.000 pertsonari ematen diete arreta, eta dagoeneko on egin die, osasun zein farmazia segurtasun handiagoa eskuratuz. Egoitzetan dauden pertsonek osasun kronikoak izaten dituzte, eta gehienek medikamendu ugari hartzen dituzte. % 68k 5 medikamendu edo gehiago hartzen dituzte, eta % 33ri 10 farmako edo gehiago preskribatu zaizkie. 2016. urtean, milioi eta erdi errezeta izapidetu ziren eta, beraz, urteko kontsumoa ia 75 medikamendukoa da zahar egoitzan dagoen pertsona bakoitzeko. Gainera, horien ia % 90ek  gernu-iheserako oihalak y % 10ek produktu dietetikoak behar dituzte. Aurtengoari dagokionez, urtarriletik uztailera, 243.000 errezeta banatu dira elektronikoki. Gaur gaurkoz, arlo horretan egindako errezeten % 60 elektronikoak dira dagoeneko.  

Jon Darpon Sailburuak gogorarazi du errezeta elektronikoa Osakidetzako historia klinikora sartzeko aukerarekin batera garatu dela zahar egoitzetan eta, iaztik, adineko pertsonen egoitzetan, partekatuta sartzeko modua ematen du; ondorioz, pertsona erabiltzaileen diagnostikoak eta tratamendua hobetu egin dira. Egun, egoitzen % 90 baino gehiagotan ezarri da, eta haren operatibotasuna hurrengo hilabetean amaitzea espero da.

Euskal zahar egoitza guztietan e-rezeta eta historia klinikoa sartuz, urrats erabakigarria eman da Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Osasun Sailak eta Osakidetzak farmazia zerbitzuaren eta farmakoen banaketaren kudeaketa eredu berri bat eratzeko, eta bere amaierara heldu da ezarpenerako urtebete behar izan duen aldaketa prozesuaren ondoren, arlo sozio-sanitarioari lotutako erakunde guztien lankidetzaz.

Orain arte, prestazioa paperezko errezeten bidez egiten zen, eta gainerakoetatik bananduta. e-rezetarekin integratzeko, Osakidetzako Historia Klinikora sarrera partekatua eduki behar da eta, hartara, egoitzan dagoen pertsonaren tratamendu aktiboa kontsulta daiteke. Horrek segurtasun handiagoa ematen dio pazienteari; asistentziaren kalitatea eta preskripzio eta banaketa prozesuak hobetzen ditu, baita gure Osasun Sistemaren iraunkortasuna ere.

Errezeta elektronikoak segurtasun klinikoari lagundu dio medikazioko akatsak eragotziz eta tratamenduaren jarraipena nolakoa den ezagutzeko modua emanez, errezetak hartzeko osasun zentrora gutxiago joan behar izateaz gain. Banatzeko orduan, eragotzi egiten du eskuz idatzitako errezetak gaizki ulertu ahal izatea, eta pazienteen jarraipen farmako-terapeutikoa egiteko aukera ematen du. Bestalde, pertsonak hobe informatuta daude tratamendu orria jasotzean: hor, argi eta garbi adierazten dira tratamenduaren indikazioak. Ezarri zenetik, 124 milioi errezeta elektroniko banatu dira eta, egun, egindako banaketen % 96 dira

Errezeta elektronikoak dakartzan beste abantaila batzuk dira tratamenduak, batez ere iraupen luzekoak, berrikusi eta doitzeko aukera ematen duela, baita etxeko botikinak eta soberako medikazioak saihestea ere, medikamenduak hilero biltzen baitira, eta hiruhilekoan behin. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak