Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2017ko bigarren proiektu-deialdia “Ezagutzaren ekonomia – berrikuntza – enpresen lehiakortasuna” alorretan irekita dago

2017.eko irailak 15

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak sorreratik diru-laguntza politika bat garatu da, proiektu-deialdia erabiliz, bi eskualdeetako eragile pribatu eta publikoen artean lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz  2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkotzat hartutako sektoreetan. 

Nafarroa euroeskualdearen esparrura iritsi denez, hiru eskualdeetako eragileen arteko lankidetzara zabaldu da berez proiektu-deialdia. 

2017. urte honetako proiektu-deialdiaren bigarren saio honek 300.000 €-ko diru-hornidura izango du eta “ezagutzaren ekonomia – berrikuntza – enpresen lehiakortasuna” ardatzari buruzkoa izango da.
Helburua “euroeskualdeko balio-kateak” sortzea da 2014-2020 Plan estrategikoan identifikatutako sei gako sektoreetan: 

  • Sektore aeronautikoa eta garraioa
  • Osasuna Bio-osasuna
  • Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
  • Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria

 Deialdi honen bidez “Unibertsitatetik enpresarainoko” filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak bildu nahi dira, euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak  garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.

Kandidaturak modu digitalean soilik aurkez daitezke Euroeskualdearen webgunean: http://www.aquitaine-euskadi.eu/eu/les-appels-a-projets/appel-a-projets-en-cours/

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31an, 15h00-tan, amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko