
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2017ko bigarren proiektu-deialdia “Ezagutzaren ekonomia – berrikuntza – enpresen lehiakortasuna” alorretan irekita dago
Akitania-Euskadi Euroeskualdeak sorreratik diru-laguntza politika bat garatu da, proiektu-deialdia erabiliz, bi eskualdeetako eragile pribatu eta publikoen artean lankidetza garatzeko eta dinamizatzeko asmoz 2014-2020 Plan estrategikoak lehentasunezkotzat hartutako sektoreetan.
Nafarroa euroeskualdearen esparrura iritsi denez, hiru eskualdeetako eragileen arteko lankidetzara zabaldu da berez proiektu-deialdia.
2017. urte honetako proiektu-deialdiaren bigarren saio honek 300.000 €-ko diru-hornidura izango du eta “ezagutzaren ekonomia – berrikuntza – enpresen lehiakortasuna” ardatzari buruzkoa izango da.
Helburua “euroeskualdeko balio-kateak” sortzea da 2014-2020 Plan estrategikoan identifikatutako sei gako sektoreetan:
- Sektore aeronautikoa eta garraioa
- Osasuna Bio-osasuna
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
- Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria
Deialdi honen bidez “Unibertsitatetik enpresarainoko” filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak bildu nahi dira, euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.
Kandidaturak modu digitalean soilik aurkez daitezke Euroeskualdearen webgunean: http://www.aquitaine-euskadi.eu/eu/les-appels-a-projets/appel-a-projets-en-cours/
Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31an, 15h00-tan, amaituko da.