Eu

Euskotreneko egoitzan International Union of Railways deritzon CRTS taldea batzartu da

2017.eko irailak 13

Gaur asteazkena, irailak 13, Euskotrenek Atxurin , Bilbon, daukan egoitzan, CRTS Taldearen bilera ospatu da. Talde honek esperientziak partekatzen ditu eta aldiriko eta eskualdeko trenbideen esparruan proiektuak garatzen ditu. Talde hau International Union of Railways (UIC) barruan dago.

Talde honen barruan egun garatutako proiektuetariko bat energia aurreztea eta trenbide garraioan CO2 igorpenak dira. Horrez gain, trenbide operadoreen salmenta sistemetarako benchmarking komun bat sortzeko adostutako proiektuarekin lan egiten jarraitzea dago, UIC barruan dauden operadoreengandik erabilitako ticketing sistema desberdinen egoera ezagutzeko helburuarekin, eta interoperabilitatea hedatzeko aukerak, bezeroei zerbitzua erraztuz, Euskadiko Garraio Agintaritza (EGA) buru dela Bat, Barik eta Mugi txartelen Interoperabilitate proiektuaren adibidea kontuan hartuta.

Proiektu honek, Euskotren buru dela, trenbide munduko operadore eta erakunde desberdinen parte hartzea du: Trenitalia, KORAIL (Korean Rail), PKP SKM (Szybka Kolej Miejska), RENFE, BLS AG, CFL (Societé Nationales des chemins de fer Loxembourgeois) eta FGC (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya).

Benchmarking-eko emaitzak eta proiektuaren laneko etorkizuneko lineak, UIC-ko CRTS taldearen datozen bileretan helduko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak