Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako Eginkizunen Aginduaren Hitzarmena handitzea

2010.eko azaroak 25

 2010eko azaroaren 25a

Carmen Martínez Ten Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko (SNK) presidenteak eta Bernabé Unda Barturen Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak gaur goizean sinatu dute Madrilen Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (SNK) Eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoaren ardurapean jartzeko bi erakundeek sinatutako hitzarmena handitzeagatiko berrikuspena.

1995eko jatorrizko hitzarmena eta 2002an, 2004an eta 2007an sinatutako eranskinak kontuan hartuta idatzitako akordio horren bitartez, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren ardurapean jartzen ditu instalazio erradiaktiboetako langileen lizentziak izapidetzeko eginkizun berriak, baita lizentzia horiek lortzeko prestakuntza-ikastaroak homologatzeko txostenak egiteko eginkizuna ere.

Agindu honetan EJren ardurapean jartzen diren eginkizunak (1996ko apirilean jarri ziren indarrean) honako hauek dira, besteak beste: instalazio erradiaktiboen ikuskapena, instalazio horietako Erradiologia Babeseko Zerbitzuena eta erregai nuklearraren eta beste material erradiaktibo batzuen garraioarena. Era berean, agintzen da aipatutako instalazio erradiaktibo horietarako baimena emateko eskabideak ez ezik larrialdien alorrean laguntza emateko eginkizunak ere aztertzea eta ebaluatzea.  

Oro har, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eginkizunak agintzeko akordio ororen helburua dagozkion eginkizunak hobeto gauzatzea da, autonomia-erkidegoen ahalmenak kontuan izanda, eta horren ondorioz, herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetu egingo da.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (SNK) Eginkizunen Aginduaren Akordioak ditu bederatzi autonomi erkidegorekin: Asturias, Kanariak, Katalunia, Valentziako erkidegoa, Galizia, Baleare Irlak, Murtzia, Nafarroa eta Euskadi. Akordiok guztiok zerikusia dute 2. eta 3. mailako erradiakzio-instalazioen kontrolarekin,  inguruneko erradiologia-ikuskapenarekin eta gai nuklear eta erradiaktiboen garraioarekin

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernanbé Unda sailburua