Eu

Lurralde Plangintzaren sailburuorde Arantza Leturiondok “hiri biziberritzeari buruzko euskal politika” gaiari buruz hitz egingo du uda ikastaroetan

2017.eko irailak 13

Gaur goizean, Lurralde Plangintzaren sailburuorde Arantza Leturiondok EHUk antolatutako “Gipuzkoako hiri-espazioak berroneratu eta berreskuratzea” izeneko uda ikastaroan hartu du parte. Bere hitzaldian, Leturiondok Euskadiko hiri-berroneratzean garatzen ari diren plan, proiektu eta jardueren berri eman du. Gainera, adierazi du sailburuordetza lanean ari dela dozena bat auzo zaharkitu eta ahul identifikatzen. Horietako batzuetan, tamaina handiko operazioak egin litezke; operazio horiek hainbat alderdi uztartuko lituzkete, hala nola ingurumena, gizarte-integrazioa, hiri-berrikuntza eta dinamizazio ekonomikoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak