Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak UPV/EHUren 2017-2018 ikasturtea ireki du

2017.eko irailak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu Lehendakariren iritziz, Unibertsitatea “abiadura-palanka” da, gazteen enplegagarritasunean aurrera egiteko

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuarekin batera, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2017-2018 ikasturtea ireki du. Bertan, gazteen enplegagarritasunean aurrera egiteko helburua azpimarratu du; Unibertsitatea erronka horren “abiadura-palanka” dela esan du. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Euskadi berrikuntza-polo izaten jarraitzeko duen konpromisoa  adierazi du.

UPV/EHUren Ikastegian izan da saioa, Donostia-San Sebastianen. Saioaren hasieran, pasa den ikasturteari buruzko memoria irakurri da, eta, ondoren, Jasone Cenoz doktorearen hasiera-hitzaldia eta Nekane Balluerka errektorearen eta Lehendakariaren hitzak izan dira. Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere bertaratu dira, besteak beste, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua, bai eta beste agintari batzuk ere, esaterako, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Eneko Goia Donostia-San Sebastiango alkatea edo Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria. 

Lehendakariak lankidetza bultzatu du, goi-mailako hezkuntzaren bikaintasunean aurrera egiteko eta gazteen enplegagarritasunean ere urratsak emateko; Unibertsitatea erronka horren “abiadura-palanka” da. Hori horrela, gogoratu du Unibertsitatea-Enpresa Estrategia sinatu berri dela, ekintzailetza, prestakuntza duala eta laneratzea sustatzeko akordioa. “20.000 gazteri lehen lan-esperientzia bermatzea da konpromisoa”, esan du.

Gobernuak bere gain hartu duen beste erronketako bat berrikuntzaren sustapena da; bere gain hartu du urtero gai horretarako aurrekontua % 5 igotzeko konpromisoa. Hala azaldu du Lehendakariak. “Europar Batasunak berriz ere aitortu du Euskadi berrikuntza-poloa dela, eta ahalegin gehigarria egin behar dugu egoera horri eusteko”, esan du. Ildo beretik, Gobernu Kontseiluak, astearte honetan, Oinarrizko Ikerketako eta Bikaintasuneko Zentroak (BERC) finantzatzeko 42 milioi euroko finantzaketaren deialdia onetsi du.

Lehendakariak, amaitzeko, erreferentzia egin dio indarrean den Unibertsitate Planari; dagoeneko plan erdia igaro da, eta ikasturte honetan ebaluatu eta berriro diseinatuko da, nazioarteko testuingurura egokitzeko. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2017.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha dado apertura esta mañana al curso académico 2017-2018 de la @upvehu ➡ https://t.co/swEyGlsDCL htt…

  • @eajpnv
    2017.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gaur goizean, @iurkullu Lehendakariak @upvehu-ren 2017-2018ko ikasturtea ireki du ➡ https://t.co/KIj2ujsLnj https://t.co/R77MY

  • @jerkoreka
    2017.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gaur goizean, @iurkullu Lehendakariak @upvehu-ren 2017-2018ko ikasturtea ireki du ➡ https://t.co/KIj2ujsLnj https://t.co/R77MY

Ekitaldiko kargudunak