Eu

Beatriz Artolazabal: “gizartean bizitzeak berekin dakar premia handiena duenari laguntzea”

2017.eko irailak 13
  • “Euskal Autonomia Erkidegoak inklusioaren eta zabal partekatutako ongizatearen gizartea izan behar du” nabarmendu du sailburuak
  • Gorabideren eguna, erakundearen 55. urteurrenean

Bilbo, 2017/09/13

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal´ek hau adierazi du gaur goizean: “gizartean bizitzeak berekin dakar jakitea baditugula babesten gaituzten pertsonak, erakundeak eta instituzioak, premia handiena duenari laguntzen diotenak”. Sailburuak adierazpen horiek egin ditu, Bilbon, ezgaitasun intelektuala dutenen alde lan egiten duen Gorabideren egunean. Ekitaldi berean parte hartu du, halaber, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, beste ordezkari instituzional batzuen artean.

"Badakigu gizarte bat benetan oparoa dela bere herritar guztientzat oparoa denean”, adierazi du Artolazabalek. Gainera, goretsi egin du “euren denbora hirugarren gizarte-sektorean modu solidarioan ematen dutenen lana; bereziki, erakunde horietan profesionaltasuna ekartzen dutenena”. “Ezinbestekoak zarete gure gizarteak urratsak ematen jarraitu ahal izateko”, nabarmendu du sailburuak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez: “pertsonen oinarrizko beharrekiko sentikortasuna eta konpromisoa dira mugitzen gaituen ekintzaren funtsezko printzipioa” eta “kohesio eta justizia soziala osagai utziezina da Euskal Autonomia Erkidegoaren etorkizunerako, herrialde lehiakorra izaten jarraitzeko”. Artolazabalekin batera, ekitaldian izan dira Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak