Eu

Eusko Jaurlaritza "Donostiako Oroimen Historikoaren Eguna" dela eta Udalak antolatu dituen ekitaldietan izan da

2017.eko irailak 13

Josu Erkoreka eta Aintzane Ezenarro, gaur eguerdian, frankismoaren biktimei omenaldia egiteko hiriko Dual eskulturan egin den omenaldian izan dira. Arantxa Tapiak, Iñaki Arriolak eta Cristina Uriartek, bestalde, gaur arratsaldean, udaletxean izan den ekitaldian parte hartu dute

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria, gaur eguerdian, Donostiako Udalak “Donostiako Memoria Historikoaren Eguna” dela eta, frankismoko biktimen errekonozimendurako eta memoriarako antolatu duen ekitaldian izan dira. 

Omenaldian, Josu Erkorekak eta Aintzan Ezenarrok, udalbatzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideekin batera, lore batzuk utzi dituzte Ijentea kaleko Dual eskulturan, gerraren eta diktadura ondoko sasoiaren ondorioak jasan zituzten donostiarren omenez.  

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburua, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburua hiriko udaletxeko osoko bilkuren aretoan gaur arratsaldean egin den ekitaldian izan dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak