Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Eibarko Armagile Elkartearen 50. urteurrenaren ekitaldian izan da

2017.eko irailak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria Eibarko Armagile Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu den ekitaldian izan da; Armagintza Museoan izan da. Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere izan dira ekitaldian, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Lehendakariak elkarteak euskal industriari eginiko ekarpena eta egokitzeko erakutsi duen gaitasuna azpimarratu ditu. “Erreferenteak zarete teknologiak artisau-jarduera batean sartzen eta, horretarako, betiere kalitatearekiko konpromisoari eusten, bereziki zorrotza den merkatuan”, esan du. Halaber, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren aldeko apustua nabarmendu du, bai eta “jarduera-sektore berri”etara zabaltzeko ahalegina ere. 

Armagile Elkartea duela 50 urte sortu zen, zeuzkaten arazoei, besteak beste, merkatua antolatzeko edo langileak prestatzeko beharrari, irtenbidea ematen saiatzen ziren enpresa fabrikatzaileen batasunari esker. Denborak aurrera egin ahala, eta zenbait krisi ekonomiko gainditu ondoren, eskualdeko armagintzak jakin du berrasmatzen eta, horretarako, teknologia berriak txertatu ditu ekoizpenean, eta azpisektore berrietan, esaterako ehizan edo kirol-tiroan, bidea irekitzeko apustua egin du.

Gaurko ekitaldian ere egon dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Javier de Andrés Espainiako Gobernuko ordezkaria eta Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, beste batzuen artean.

Iruzkin bat
  • @GlaciarBlue
    2017.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria Eibarko Armagile Elkartearen 50. urteurrenaren ekitaldian izan da ➡ https://t.co/N5UkutRLRu https://t.…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak