Eu

Gobernuak euskal sektore publikoan zuzendaritzako erantzukizuna duten kargu eta behin behineko langileen katalogoa eguneratu du (Gobernu Bilera 2017-09-12)

2017.eko irailak 12
  • Katalogoa Gobernuaren konpromisoa da, herritarrek erantzukizun publikoa dutenen lanpostuei buruzko informazio guztia izateko eskubidearekin, gardentasun osoarekin eta publizitate aktiboarekin, eta beraz, herritarrek eskuragarri dute informazio hori www.euskadi.eus web-orrialdean 

Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publikoen Katalogoa”ren eguneratzea. Horrela, hura sortu zuen dekretuaren, azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuaren, xedapen gehigarria betetzen da; bertan ezartzen da Eusko Jaurlaritzak urtero eguneratu beharko duela. 

Eguneratzeaz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, EHAAn,  argitaratzeaz gainera, Eusko Jaurlaritzak herritar guztientzat eskuragarri jartzen du web-orrialde ofizialean (www.euskadi.eus), konpromiso gisa, erantzukizun publikoko karguak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia izateko eskubidearekin, gardentasun osoarekin eta publizitate aktiboarekin. 

Katalogo honetan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publiko”ko kargu publikoen eta behin-behineko karguen postu guztiak jaso ditu, baita Eusko Legebiltzarrak onetsitako “ekainaren 26ko 1/2014 Legearen (Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituena) 2.1.e) artikuluan jaso diren organo eta erakunde”etako kargu publikoen eta behin-behineko langileen postu guztiak ere. 

2016KO HAUTESKUNDEAK 

Eusko Jaurlaritzak, orain arte, urteko lehen hiruhilekoan eguneratu izan du katalogoa, baina, oraingoan, eta iazko hauteskunde-prozesua, sailen aldaketak, beren eskumenenak eta mendekotasun organikoenak direla-eta, ulertu da, karguak funtzio berrietara eta esleitutako jarduketa-arloetara egokituta egotean, komeni zela eguneratzearekin hastea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Actualizado el catálogo de cargos y personal eventual con responsabilidad directiva en el sector público vasco https://t.co/jD2My0ZMyD

Komunikabideek behera kargatzeko