Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: “etengabeko hobekuntza jarduketa jarraibide onargarri bakarra da pazientearen segurtasunaren esparruan”

2017.eko irailak 16
  • Irailaren 17a, Pazientearen Segurtasunaren Munduko Eguna
  • Osasun sailburuak dio 2017-2020 Estrategia berriak egungoaren jarraipenaren aldeko apustua egingo duela, ekintza-ildo berriak gehituta larrialdietako segurtasunean, antibiotikoen aurkako erresistentzian, edo malnutrizioaren prebentzioan, besteak beste

Larrialdietako zerbitzuetako segurtasuna, antibiotikoen aurkako erresistentzia, ospitaleratutako pertsonen malnutrizioaren prebentzioa eta bigarren eta hirugarren biktimen abordatzea dira Pazientearen Segurtasunaren 2017-2020 Estrategiak gehituko dituen jarduketa-esparru nagusietako batzuk. Osasun Saila eta Osakidetza Estrategia amaitzen ari dira eta apustu irmoa egiten du indarrean den Estrategiaren barruan (2013an hasi zen eta izaera horretako lehen dokumentu globala osatzen du) ezarri eta garatutako gainerako ildoen jarraipenaren alde.  

Horrela adierazi gaur, Pazientearen Segurtasunaren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek. Jakitun izan arren zero arriskurik ez dagoela, bere konpromisoa berretsi du euskal osasun-sistemako pazienteentzat ahalik eta segurtasun handienerantz aurrera egiteko.

Ildo horretan, pozik zegoen aipatutako 2013-2016 estrategiaren lorpenekin: horien artean, nabarmentzekoa da osasun-arretari lotutako infekzioen murrizketa. Zehazki, infekzio nosokomiala duten pazienteen prebalentzia puntu batetik gora jaitsi da 2013 eta 2016 artean, eta % 4,5eko tasa batean kokatu da, osasun-sistema aurreratuenen parean. Era berean, kateterrari lotutako bakteriemia-tasak murriztea lortu da, baita aireztapen mekanikoari lotutako pneumoniarenak ere. Euskadiko Pazientearen Segurtasunaren 2013-2016 Estrategiak beste hobekuntza batzuk ahalbidetu ditu, hala nola pazientearen identifikazio-akatsak % 50 jaistea, Osakidetzako ospitaleetan ezarritako eskumuturrekoaren bidez, edo ebakuntza-geletan segurtasuna indartzea.

Estrategia horren azken ebaluazio-txostenak egiaztatzen duenez, urte hauetan urrats garrantzitsuak egin dira ekintza-ildo guztietan: osasun-laguntzarekin lotutako infekzioen prebentzioa eta kontrola; kirurgia segurua; segurtasuna Haurduntza-Erditzea-Puerperio laguntza-prozesuan; Pazientearen Segurtasunaren gaineko Jakinarazpen eta Ikaskuntza Sistema (SNASP); erradiazio ionizatzailea erabiltzen duten proba diagnostikoen aginduaren optimizazioa; medikazioaren administrazioari lotutako jardunbide egokiak; erizaintzako zainketei lotutako jardunbide egokiak; transfusio-segurtasuna odol-osagaien eta ehunen emaile eta hartzaileen artean; prestakuntza pazientearen segurtasunean; osasun-zentroetan artatutako pertsonen identifikazio zuzena eta zalantzarik gabea; pazientearen ohiko medikazioaren egiaztapena, laguntza-trantsizio bakoitzean edo laguntza-maila beraren lekualdatzean; pazientearen inplikazioa bere segurtasun klinikoan, eta gernubideetako infekzioen prebentzioa (osasun-laguntzarekin lotutako infekzio nagusietako bat ospitale guztietan).

Osasun sailburuaren hitzetan, aurrerapen horiek guztiak, zalantzarik gabe, Osakidetzako langileen lanaren, profesionaltasunaren eta inplikazioaren emaitza dira.

Hain zuzen, prestakuntzaren esparruan, Osakidetza aitzindari eta erreferente izan da gidak eta eskuliburuak prestatzen, bai profesionalentzat, bai pertsona erabiltzaileentzat. Gainera, barne-prestakuntza lehenetsi da, online ikastaroekin, besteak beste, pazientearen segurtasunari buruz, 10.557 profesionalen parte-hartzearekin, eta eskuen higieneari buruz osasun-arretan, guztira 10.968 profesionalen parte-hartzearekin.

Pazientearen Segurtasunaren euskal Estrategiaren kudeaketak, ezarpenak eta hedatzeak UNE 179003 ziurtagiria lortu du eta haren helburu nagusia da koordinatuta eta sarean lan egitea osasun-zentro guztien artean eta arreta-maila guztietan, ezagutza eta jardunbide egokiak konpartituta pazienteen segurtasuna bermatzeko. Izan ere, Osakidetzaren programak lantalde ugariren sostengua du: 300 profesional baino gehiagok hartzen du parte horietan eta segurtasun-erreferente batek dinamizatzen du Osakidetzako ESI bakoitzean.

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mayte_IzUr
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @sudiro73
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @te_artacho
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @CommuInsurance
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @ConsejeroD7
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @mikel_uriguen
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @ibetolaza
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @lurubeta
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @luor33
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @juanjojambrina
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @itxasoareva
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @duequesada
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

  • @rolalde
    2017.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: La mejora continua es la única pauta de actuación admisible en el ámbito de la seguridad del paciente. https://t.co/IN0oPA4MMG

Ekitaldiko kargudunak