Eu

Eusko Jaurlaritzak kontrako irizpidea eman du, EiTB-ren erreformari ekiteko, horretarako sortutako legebiltzarraren batzordea alde batera utzita (Gobernu Bilera 2017-09-12)

2017.eko irailak 12
  • Gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak berak erabaki duela euskal erakunde publikoaren erreforma batzorde bereziaren bidez aztertzea eta esparru horretan egin behar direla horri buruzko proposamen guztiak 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Elkarrekin-Podemos taldeak proposatutako “5/1982 Legea, Euskal-Irrati Telebista Herri Erakundea sortzeari buruzkoa, aldatzeko lege-proposamena” kontuan hartzearen kontrako irizpidea azaldu du. Ekimenaren bidez, 5/1982 Legearen 9. artikulua aldatu nahi da, organo horretan parte hartzen duten sailburuen kontrol- eta fiskalizazio-gaitasuna handitzeko.  

Gobernua eztabaida horren kontra dago; izan ere, Legebiltzarreko talde horrek Eusko Legebiltzarrak berak euskal erakunde publikoaren erreformaren inguruan aztertzeko eta eztabaidatzeko sortutako batzorde berezia alde batera utzita proposatu du. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak uko egin diola, aurretik, argudio berekin, talde legebiltzarkide berak aurkeztutako lege beraren erreformari buruzko lege-proposamen bati.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno emite criterio desfavorable a abordar la reforma de EiTB al margen de la ponencia parlamentaria creada https://t.co/ol58lehrwN

Komunikabideek behera kargatzeko