Eu

Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren zenbait proiektu bisitatu ditu

2017.eko irailak 12

•           Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria, Mexikon eta Guatemalan gobernuz kanpoko erakundeekin batera egindako lanetan

•           Tokiko gazte eta ordezkariekin batera, haien lanaren hedadura baloratu du eta eurengan eraginik izan ez duen lurrikararen inguruan interesatu da

•           Ehun lankide baino gehiagok parte hartzen duten programaren 25. urteurrena

 

Vitoria-Gasteiz, 2017/09/12

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarro egun hauetan biltzen ari da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten euskal gazteekin —programak 25 urte bete ditu bere elkartasun-jardueran—, baita tokiko ordezkariekin ere, Mexikon eta Guatemalan. Añibarrok zuzenean ezagutzen ditu egindako lanak, eta Eusko Jaurlaritza lankide duten GGKE-en arduradunekin bilduko da.

 

Gazteriako zuzendaria programaren zuzeneko erreferentzia jasotzen ari da egunotan, haren ekarpenari eta antolamenduari dagokienez, tokiko erakundeekin harremanetan jarriz, eta Asian, Afrikan eta Amerikan programan uda oro parte hartzen duten ehun euskal gazteen bultzada duten komunitateak eta proiektuak bisitatuz. Orobat, interesa azaldu du Chiapas inguruan lurrikarak izandako eraginaren inguruan: “Ez du eraginik izan ez euskal kolektiboarengan, ezta bere ingurunean ere. Dagoeneko haien familiekin hitz egin dute eta buru-belarri jarraitzen dute lankidetzan”.

 

Añibarro Mexikon Ayuda en Acción GGKEa gauzatzen ari den proiektuak ikusten ari da. Bertan, zortzi gazte lanean ari dira joan den uztailetik. Ekintza horiek, besteak beste, Mexiko DFn, Oaxacan, Puerto Escondidon edo San Cristóbal de las Casasen ari dira egiten. Gaur, Añibarro Guatemalara joango da. Bertan, zenbait erakundek han gauzatzen dituzten ekimen batzuk ezagutu ditu. Erakunde horien artean daude, adibidez, Solidaridad Internacional, Medicus Mundi Bizkaia, Xenofobiaren aurkako taldea eta Berdinak gara. Horietan, zortzi euskaldun gaztek parte hartzen dute.

 

Erakunde horiek askotariko proiektuak egiten dituzte, esaterako, San Lucas Toliman, Chimaltenango edo Quiché-n, eta, besteak beste, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, adinduei eta haurrei laguntzen diete.

 

25. urteurrena

2017ko edizioarekin batera —ehun bat euskal gazte banatu ditu munduan zehar—, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte bete ditu jardunean. Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatuta, programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak sentsibilizatzea garapenerako lankidetza-ekintzetan hegoaldeko herrialdeetan, eta herrien eta beren gizarteen arteko elkartasun-kultura sustatzea euskal gazteengan. Ehun bat lagun aritu dira uda honetan munduko hainbat lekutan garapenerako lankidetza-zereginetan, bereziki Asian, Erdialdeko Amerikan, Hego Amerikan eta Afrikan.

 

Edizio honetan parte hartzen duten ehun gazteak EAEko GGKE-en ordezkariek osatutako epaimahaiak hautatu ditu. Horiekin elkarlanean aritzen dira eta informazioa eta orientazioa dute lankide gisa izandako esperientzian bat egin duteneko garapenerako lankidetza-proiektuen inguruan. Programaren gastuak hauen kontura dira: Eusko Jaurlaritza eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko haren Gazteria Zuzendaritza, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2017.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Ander Añibarro, director de Juventud, visita diversos proyectos de Juventud Vasca Cooperante 🔗 https://t.co/hONohwRh1a

  • @lanbideejgv
    2017.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    Ander Añibarro, director de Juventud, visita diversos proyectos de Juventud Vasca Cooperante https://t.co/XqqV1oXnhQ @Irekia

  • @macpetri
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Ander Añibarro, director de Juventud, visita diversos proyectos de Juventud Vasca Cooperante 🔗 https://t.co/hONohwRh1a

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren zenbait proiektu bisitatu ditu https://t.co/2RpREx5abA

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Ander Añibarro, director de Juventud, visita diversos proyectos de Juventud Vasca Cooperante https://t.co/jLRKWTSKbJ

Ekitaldiko kargudunak