Eu

Eusko Jaurlaritzak 234.000 euroko kontu-saila onartu du Euskal Etxeei laguntzeko euskararen irakaskuntzan (Gobernu Bilera 2017-09-12)

2017.eko irailak 12
  • Deialdi honen bidez bultzatutako ‘Euskara munduan’ programak 2.000 ikasle heldu baino gehiago ditu mundu zabalean 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 234.000 euroko kontu-saila onartu du euskal etxeei diru-laguntzak emateko euskara irakats dezaten. HABEk bideratutako deialdi honi esker, euskal etxeek ikastaroak eskainiko dituzte, 2017ko urritik 2018ko irailera, Euskara munduan programaren barnean. 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dagoen HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) bere egitekoen artean dauka diasporako euskal etxeetan euskara ikasteko jarduerak sustatzea. Horiek horrela, hiru arlo ezberdinetan egiten du lan deialdi honi esker: 

-          Irakasleen prestakuntza: Euskararen irakaskuntza euskal etxeetan eten ez dadin, plan ezberdinak burutzen dira giza-baliabideak sustatzeko. Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan badira irakasleen gaitasuna trebatzeko hiru plan ezberdin.

-          Ikas-materialak: Euskararen irakaskuntza egokia izan dadin, diru-laguntzen zati bat ikas-materialak erosten laguntzera bideratzen da. Boga on-line programa, Aisa oinarrizko mailetako ikasleentzako programa, Ikasbil ataleko materialak edota aurrez-aurre erabiltzeko materialak ikaslearen esku jartzen dira programa honen bidez.

-          Eskola-orduak babesteko diru-laguntza: Kontu-sailaren parte bat eskolak babestera bideratzen da.

HABEk 31 hitzarmen ditu mundu osoko 28 euskal etxe eta 3 federakuntzarekin. Horiei esker, 75-80 bat euskal etxeetan ematen dira eskolak urtero (guztira, 190 euskal etxe daude munduan) eta, gaur egun, 2.000 ikasle heldu baino gehiago ari da euskara ikasten programa honen barruan. 

Argentinan Euskaraz plana 1989an jarri zen martxan, eta handik hamar urtera Euskara munduan proiektua sortu zen. Proiektu honi esker, euskara mundu zabalean ikas daiteke gaur egun.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZupiriaB
    2017.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobada una partida de 234.000 euros para colaborar con las Euskal Etxeak en la enseñanza de #euskera ➡ https://t.co/IrR162lUkb

Komunikabideek behera kargatzeko