Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen ordainsariaren % 1eko gehikuntza onartu du

2017.eko irailak 12

Eusko Jaurlaritzak 42 milioi euro bideratu ditu Oinarrizko Ikerketako eta Bikaintasuneko Zentroetara (BERC)

Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen ordainsarien % 1eko gehikuntza onartu du gaur. Erabaki horrek 42 milioi euroko aurrekontu-kostua du eta iraileko nominan hasiko dira ordaintzen. Langile publikoen soldata-igoerak atzeraeragina izango du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren.

Gobernuak azaldu du erabaki horren bidez sindikatu-zentralei jakinarazitako “konpromiso bikoitza” betetzen dutela: amaiera ematea langile publikoen soldata-izozteari eta erabateko segurtasun juridikoarekin egitea. Hala erabaki da bilera batean; bertan, gainera, baimena eman da 2018-2021 aldian Oinarrizko Ikerketako eta Bikaintasuneko Zentroei (BERC) laguntza ekonomikoak emateko oinarriak ezartzen dituen agindurako. Hezkuntza Sailak 42 milioi euro bideratuko ditu horretara; aurreko deialdian baino 2 milioi gehiago (2014-2017 aldiari dagokiona). Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, deialdi hau Eusko Jaurlaritzak “ikerketa sustatzeko” duen estrategian kokatzen da.

Bestalde, Erkoreka bozeramaileak gaur esan du Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegian “1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Legea”ren “legezkotasuna defendatzeko” alegazioak aurkeztu dituela. Gobernuaren iritziz, Legea “erabat egokitzen da Konstituzioak ezartzen duenera”, eta gogorarazi du Euskadik eskumena duela gai horren inguruan legeztatzeko. Une hauetan, Legea erabat errekurrituta dago, baina sei artikuluren agindu batzuk baino ez daude kautelaz etenda. Urriaren 10a baino lehen, Konstituzio Auzitegiak erabaki beharko du artikulu horien kautelazko etetea luzatu edo kentzen duen. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, “agindu etikoa eta demokratikoa” da biktima horiek errekonozitzeko eta horiei ordaina emateko tresna sortzea.  

Era berean, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak jakinarazi du Euskadi Comunidad por el Clima sareari atxiki zaiola, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa sustatzeko.

Bestalde, komunikabideek Kataluniaren egoerari eta gatazka horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko solasaldietan izan dezakeen eraginari buruz galdetu diotenean, Erkorekak esan du administrazioen arteko harremana eta lankidetzaezinbestekoa dela”, herritarren eskariei erantzun ahal izateko. Bozeramaileak gogorarazi du Generalitatek lankidetza-foroak dituela Estatuarekin; beraz, ez litzateke logikoa izango Eusko Jaurlaritzak horiek apurtzea.

2017-09-12 gai zerrenda

Prentsa-txostena

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2017.eko irailak 15

    Estimado Petit Prince Prince:

    Comprendemos su malestar, igual que el del resto de personas que, cada día, se esfuerzan para que la Administración Pública Vasca salga adelante y continúe mejorando.

    Este Gobierno trabaja y seguirá trabajando por recuperar la situación previa a las obligaciones de contención del gasto impuestas por la normativa básica española.

    Agradecemos mucho su interés y le animamos a seguir utilizando este canal de gobierno abierto.

    Un saludo.

  • 2017.eko irailak 13

    La subida del 1% no sirve ni para dejarnos contentos o callar alguna boca. Supone muy poco esta subida.Casi que, además, nos devuelvan el 5% que nos quitaron del salario por orden del TSJ del Pais Vasco, en base a no se que Ley, aludiendo a momentos de crisis, mientras la plana mayor de Osakidetza se subió el 14% (en tiempos de Patxi Lopez) y acto seguido comenzaron a recortar.Ya se quejaron Vds. entonces y parecía que iban a tomar medidas...Hasta hoy. Todos calladitos...Siempre pagamos los mismos...¿debemos dar las gracias?

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Sektore publikoan zuzendaritzako erantzukizuna duten kargu eta behin behineko langileen katalogoa eguneratu da https://t.co/QIhxKxOozC

Ekitaldiko kargudunak