Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal konpainien presentzia sustatu du Tarregako Firan, Euskal Teatroa ekimenari esker

2017.eko irailak 09

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Teatroa ekimenak gure konpainien presentzia bultzatu du, aurten ere, Fira Tàrregan (Lleida). Kukai Dantza, Ertza eta Natxo Montero Dantza euskal konpainiak joan dira arte eszenikoen hitzordu garrantzitsu honetara, eta Euskal Teatroak bere standa eraman du berriz ere. Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria Tàrregako Firara hurbildu da, euskal sortzaileei babesa erakusteko.

Euskal Teatroak arte eszenikoetako Euskadiko taldeen lana eta ibilbidea bultzatu nahi du, eta aurten 22 urte erreskadan bete ditu Kataluniako azoka honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta antolatzaileen arteko lankidetzari esker, 47 euskal konpainia izan dira urte hauetan zehar Tàrregan, era guztietako ikuskizunak eramanez: aretokoak zein kalekoak, haurrentzako proposamenak, helduentzakoak, antzerki ikuskizunak, dantza, musikalak, zirkua, txontxongiloak, etab.

Euskadiko ordezkaritzak dantza izango du ardatz aurtengo edizioan. Kukai Dantzak Brodas Bros katalanekin lankidetzan sortutako ‘Topa’ ikuskizuna aurkeztu du azoka honetan; gaur bere bigarren saioa dute. Ertza konpainiak break dance eta hip-hop uztartzen duen ‘Meeting point’ “bizitzako labirintoen” inguruko lana aurkeztuko du gaur eta bihar. Azkenik, Natxo Montero Dantzak ‘Barbecho Urbano’ lana eraman du, eta hiru egunez aurkezten ari da (atzo, gaur eta bihar).

Ikuskizunak eramango dituzten hiru euskal konpainiez gain, Etxepare Euskal Institutua, Artekale, Euskadiko zenbait jaialdi eta azoka edota banatzaileak ere hurbildu dira Tarregako Firara. Euskal Teatroa standean bilerak antolatu dira 12 programatzailerekin, eta euskal eszenaren aurkezpen bat egin da gaur.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak