Eu

Eusko Jaurlaritzak sakontasunez helduko die digitalizazioaren aroan herri administrazioek dituzten erronkei

2017.eko irailak 11
  • Josu Erkorekak “Gobernu Digitala: Ereduak eta Erreferentziak” udako ikastaroa inauguratu du; bertan, bi egunez, arloko profesionalek eraldaketa digitalaren jardunbide egokienak eta gizarteari egiten dizkioten ekarpenak azalduko dituzte
  • Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak, eskabide eta jakinarazpenen ia % 60 izapidetzen du elektronikoki.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak “Gobernu Digitala: Ereduak eta Erreferentziak” udako ikastaroa inauguratu du, gaur goizean; ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Sozietate Informatikoak, EJIEk, antolatu du, eta bertako Zuzendari Nagusiak, Alex Etxeberriak, zuzendu. Hasierako ekitaldian izan dira ere Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Nerea López-Uríbarri, eta Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Arrieta.

Ikastaroa “UPV-EHUren Udako Ikastaro”etako bat da. Horren bidez, digitalizazioak administrazioei zerbitzuak emateko eskaintzen dien modu berriari buruz hausnartu nahi da eta, era berean, herritarrek eraldaketa horien ondorioz eskuratzen dituzten onurak aztertuko dira.

EUSKO JAURLARITZA DIGITALA

Eusko Jaurlaritzak, herritarrek garai digital honetan gobernu digitala izan behar dutela jakinik, jarraituko du “2014-2016 Berrikuntza Publikoko Plana”rekin hasi zuen eraldaketa digitala sustatzen, orain “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategiko” berriarekin.

Datozen hilabeteotan, areagotu egingo da administrazio-prozeduren digitalizazioaren sustapena; horretarako, esate baterako, paperik gabeko administrazioa eta administrazioen arteko elkarreragingarritasuna bultzatuko dira, plataforma elektronikoen bidez:

  • Tramitaguneren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren tramitazio elektronikorako plataformaren kasuan, 2017ko lehen hiruhilekoan 31 mila eskabide elektroniko kudeatu dira, 51 mila eskabidetatik, alegia, guztizkoaren % 60.
  • Era berean, denbora-tarte berean, Eusko Jaurlaritzak 35 mila jakinarazpen egin ditu eta horietako % 64 elektronikoki.
  • Herri administrazioen arteko interoperabilitate errealari dagokionez, Euskadi buruan dago  100 biztanle bakoitzeko datu transmisioei buruzko autonomia erkidegoen arteko indizean. Momentu honetan, datuak partekatzeko Eusko Jaurlaritzarekin hizarmena duten udal erakundeek herritarren %65 ordezkatzen dute: %75,4 Araban, %52 Bizkaian eta %78,48 Gipuzkoan.
  • Euskadin, herri administrazio guztiak daude inplikatuta identifikazioaren eta sinadura elektronikoaren hobekuntzan. Zentzu horretan, maila garrantzitsuko gakoak (barku jolasa) harrera ona izaten ari dira herritarren artean, esponentzialki hazten. 2013an, 1.319 sarbide izan ziren zerbitzu elektronikoetara baliabide horren bitartez. 2016an, 284.000. Eta aurten, zifra hori lehen seihilekoaren bukaeran erdietsi da.

PARTE HARTZAILEAK

Eztabaida-foro hau gaur eta bihar izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, gaur egun eraldaketa digitaleko proiektuetan murgilduta dauden estatu eta nazioarte mailako profesionalek parte hartuko dute, besteak beste: Jordi Escalé, Gartner-ekoa; Cristina Murillo, GAIAkoa; Bill Egers, Deloittekoa; José Miguel Cañete, Telefónica SAkoa; edo Steve Wreyford-Hind, SMEkoa.

Aurreikusi diren 6 hitzaldietan, gaur egun estatu-mailan eta nazioarte-mailan garatzen ari diren eraldaketa digitalaren eta gobernuen jardunbide egokienen berri emango da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco tramita, electrónicamente, casi el 60% de las solicitudes y notificaciones https://t.co/KGD6ilLwvV

Ekitaldiko kargudunak