Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Mondragon Unibertsitatearen ikasturtearen irekiera-ekitaldian izan da

2017.eko irailak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu Lehendakariak Katalunian irtenbidea aurkitzeko “bide legala eta hitzartua” egokitzea defendatzen du

Iñigo Urkullu Lehendakaria Mondragon Unibertsitateko 2017-2018 ikasturteko irekiera-ekitaldiko buru izan da; Ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua ere izan dira. Bertan, Urkulluk berriz ere nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak unibertsitatearen eta enpresaren artean lankidetza-zubiak zabaltzeko egiten duen apustua. Helburua da, datozen lau urteotan, 20.000 gazte inguruk enplegurako lehen aukera izatea.

Hori da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak oraintsu aurkeztu duen Unibertsitatea-Enpresa 2020 Planean jasotzen den erronketako bat. Hori nabarmendu nahi izan du gaur Lehendakariak ekitaldi honetan; ekitaldia Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izan da. Loturak sendotzeko, Klusterra sortu da, ingeniaritzaren, zientziaren eta teknologiaren eremurako. Lehendakariak indarrean dagoen Unibertsitate Plana ebaluatzeko konpromisoa ere azpimarratu du -plan erdia igaro da, dagoeneko-; horrela, “errealitate global berri”ra egokitu nahi da. Bertan, eraginkortasuna eta lehiakortasuna izan behar dira nagusi, Europako nazioarteko testuinguruan.

Lehendakariaren hitzez gainera, ekitaldian Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea ere izan da. Eugenio Astigarraga irakasleak irakurri du hasiera-hitzaldia. Ekitaldian egon dira ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea.

KATALUNIA, “BETI DAGO ELKARRIZKETARAKO DENBORA”

Urkullu Lehendakariak Katalunia ere aipatu nahi izan du. Esan du, zoritxarrez, “oinarriko arazoa” dela “adostutako irtenbideak aurkitzeko benetako borondatea” duen elkarrizketa politikorik ez dagoela; beraz, “bide legala eta hitzartua” egokitzea defendatu du, printzipio demokratikoa eta legezkotasun-printzipioa batzen dituena, akordioan oinarrituta, Eskozian egin den bezala. "Europan ezin da ukatu legezko xede politikoak dituzten herriak daudela”, esan du.

Halaber, Espainiako Gobernuari zuzendu zaio eta esan dio “zazpi urtean ez duela mahai gainean irtenbiderako proposamenik jarri”, elkarrizketa politikoa egokitzeko eta “nazio anitzeko estatua antolatzeko eredu berria argitzeko” irtenbidea eskaintzeko. “Ez dut onartzen dagoeneko ezer egitea alferrikakoa dela uste dutenen ideia, ez urriaren 1aren aurretik ez atzetik. Beti dago elkarrizketarako denbora”, esan du.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @macpetri
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@iurkullu Lehendakaria @MUnibertsitatea-ren ikasturtearen irekiera-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/SHJIi5JHCC https://t.co/a

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    .iurkullu Lehendakaria MUnibertsitatea-ren ikasturtearen irekiera-ekitaldian izan da https://t.co/V5tUCilpEr https://t.co/qHiBv6fKAK

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakaria @MUnibertsitatea-ren ikasturtearen irekiera-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/9XikPOVjdF https://t.co/O6HDv8qC0g

  • @MUnibertsitatea
    2017.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu acude a la apertura de curso de @MUnibertsitatea ➡ https://t.co/1hYnFCxHky https://t.co/ABdZqSHoro

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu acude a la apertura de curso de @MUnibertsitatea ➡ https://t.co/1hYnFCxHky https://t.co/ABdZqSHoro

Ekitaldiko kargudunak