Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

"Cap Finisterre" itsasontziak Euskadi turista ingelesen “sarbide” bihurtuko du

2010.eko azaroak 24

Brittany Ferries konpainiaren ontziak Pride of Bilbao ordeztu du, horrela merkantziak garraiatzeko ahalmena 10 aldiz handiagoa izatera pasatuz

Euskadi berriro elkartu da britainiar uharteekin, itsasoz. Datorren martxoaren 27tik aurrera, Bilbo eta Portsmouth arteko itsaso-linea berria jarriko da indarrean, Pride of Bilbao ordeztean, helburua Bilbo eta Euskadi penintsulara datozen turista ingelesen “sarbide” bihurtzea izanik. Iñaki Arriola Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraioen kontseilariak azpimarratu du Euskadik ezin zuela galdu “negoziorako aukera” hau, urtean 150.000 bidaiari inguru gehi 15.000 eta 20.000 ibilgailu artean mugitzea aurreikusten baita. Hain zuzen alderdi horrek bultzatu du Gasteizko Exekutiboa proiektu hau babestera, aurreko zerbitzuaren merkantzien garraiorako ahalmena hamar aldiz handitzean. "Linea honek garraiolariek EB-ko ordutegi baldintzak bete ahal izateko aukera ekarriko du, baita Europako garraio enpresekin estrategia aliantzak egiteko aukera ere, horrela Eusko Jaurlaritzatik bultzatu araua konplituz, hau da, euskal enpresaren nazioartekotzea, Euskadi iraunkorragoa, lehiakorragoa eta solidarioagoa izatera eramanez", adierazi du kontseilariak.

Datorren martxoaren 27an, Euskadik konexioa berreskuratuko du britainiar uharteekin, itsasoz, Brittany Ferries konpainiaren bidez Bilbo eta Portsmouth arteko linea indarrean jartzen denean; bi urteko epean 150.000 bidaiari garraiatzea aurreikusten du, Bilbo eta Portsmouth arteko ibilbidean zehar; gainera, hamar aldiz handituko da merkantziak garraiatzeko ahalmena (15.000 - 20.000 ibilgailu). Iñaki Arriola Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraioen kontseilariak esan du linea honekin garraiolariek "EB-ko ordutegi baldintzak bete ahal izateaz gainera Europako garraio enpresekin estrategia aliantzak egin ahal izango dituztela, Eusko Jaurlaritzatik bultzatu arau konplituz, hau da, euskal enpresen nazioartekotzea, Euskadi iraunkorragoa, lehiakorragoa eta solidarioagoa izatera eramanez". Eusko Jaurlaritza ekobonoarena bezalako programak bultzatzen ari da, horrela errepideko trafiko astunaren hein bat itsasorantz bideratzea lortu nahian, itsaso autopisten aldeko apustua eginez, lurreko errepideak ordezteko modu bezala.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraioen kontseilariaz gainera, itsaso-linea honen aurkezpen ekitaldira bertaratu dira Jean-Marc Roué ontzi-enpresaren presidentea, José Ramón de la Fuente Bilboko Portu Agintaritzaren presidentea, Mikel Torres eta Ricardo Ituarte Portugalete eta Santurtziko alkateak, eta Isabel Muela Turismoko zuzendaria.

Arlo turistikoak ere itsaso-linea berri honen onura jasoko du, izan ere, bi urteko epean ontzi honetara 150.000 pertsona igotzea aurreikusten da, gehienak turista ingelesak, Bilbo eta Euskadi penintsulara etortzeko “sarbidetzat” hartuko dituztenak".

Portsmoutheko itsasontzia asteartero eta larunbatera Bilbotik ateratzea aurreikusten da. Ibilbide hau egingo duen itsasontziak 270 gela dakartza, 650 ohatzerekin; bestalde, 110 kamioi eta 80 turismo garraiatzeko edukierarekin kontatzen du, ohiko banaketa 70 kamioi eta 250 autokoa bada ere.

'Cap Finisterre' ontziak kamioiak garraiatuko dituenez, merkantziak garraiatzeko ahalmena hamar aldiz handiagoa izango da aurreko ferryari dagokionez (15.000 eta 20.000 ibilgailu bitartean).

Txartelaren prezioak, gela txiki batengatik (ibilgailuaren garraioa barne) 245 libera (290 €) eta 700 libera (830 €) bitartean dabiltza , azken hau goi-denboraldiko prezio garestiena izanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, sailburua