Eu

Emilio Sola: “Euskadin bizitegi-bazterketako egoerei aurre egiteko Euskal Estrategiak pertsonak eta beren eskubideak ditu oinarri”

2017.eko irailak 12
  • UPV/EHUren “Gizarte-inklusioko eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen arretako berrikuntzak” udako ikastaroan parte hartu du

 Donostia-San Sebastian, 2017/09/12

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur, Euskadin bizitegi-bazterketa larriko egoerei aurre egiteko Euskal Estrategia berriaren ildo nagusiak aipatu ditu. Estrategia Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila prestatzen ari da 2017-2020 aldirako. “Eskubideen ikuspegian eta, zehatzago esateko, etxerik gabeko pertsonentzako eskubide bikoitzean oinarritzen da estrategia: etxebizitza independentea izateko eskubidea eta autonomiarako, bizi-kalitaterako eta gizarte-inklusiorako beharrezko laguntzetarako eskubidea. Estrategia, azken batean, pertsonetan eta etxebizitzan oinarritzen da”.

“Gizarte-inklusioko eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen arretako berrikuntzak” udako ikastaroan parte hartu du. Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiak, SIISek (Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroa) eta Universidad Pública Vasca / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute. Ikastaroa atzo eta gaur izan da, Donostia-San Sebastiango Miramar Jauregian eta, bertan, Solak azaldu du lan hau nola egiten ari den eta zertan datzan; lanaren izaera orientatzailea eta estrategikoa zehaztu du, adostutako lehentasun eta jarraibideen bitartez -horietara atxikitzea borondatezkoa izan da, baina, aldi berean, lotesleak dira-; halaber, Estrategia orientatzen duten printzipio orokorrak, 9 jardun-ardatzak eta ardatz horien inguruan ezartzen diren jarraibide-ildoak ere azaldu ditu.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren hitzen arabera, Gobernua, gaur egun, Estrategia horri azken ukituak ematen ari da. “Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila da Estrategiaren buru, eta gizarte-inklusioaren esparruan eskumena duten euskal erakunde guztiek, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek, esaterako Etxebizitzak edo Osasunak, eta gure herrialdeko gizarte-bazterketaren eta pobreziaren aurka borrokan diharduten hirugarren sektore sozialeko erakundeek parte hartzen dute”.

Irailean, Erakundeen Arteko Lan Taldea sortuko da, Estrategia sustatzeko, koordinatzeko eta ikuskatzeko; bertan, erakundeek eta hirugarren sektore sozialak izango dute ordezkaritza.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    @upvehu Xehetasun gehiago 🔗 https://t.co/DqcoLPzU76 🔗 https://t.co/coDR2xtg8T

Ekitaldiko kargudunak