Eu

“Euskadi Lagunkoia”, Eusko Jaurlaritzaren ekimena adinekoen ongizaterako, zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan

2017.eko irailak 07

Euskadi Lagunkoia”, Eusko Jaurlaritzaren ekimena adinekoen ongizaterako, zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan

 

  • Irailaren 20tik 22ra, 56 herrialdetako ordezkarirekin
  • Lide Amilibia, “adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta”
  •  “Gizarte iraunkor bat adin guztientzat”

 

VG 07 09 17

 “Euskadi Lagunkoia” izeneko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenak erraztu eta bultzatu egiten ditu adinekoen ongizate handiagoa sustatzeko neurriak 50 bat udalerritan, eta NBEak Lisboan irailaren 20tik 22ra bitartean antolatutako jardunaldietako informazio-ekitaldietan egongo da. Jardunaldietan 56 herrialdetako ordezkariak egongo dira zahartze aktiboaren inguruan eztabaidatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiaren hitzetan: “adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta. Bizitza errazten duten xehetasun eta gauza txiki horiei esker, bizitza hiri eta herrietan atseginagoa izango da gizarte osoarentzat”.

 

56 herrialdetako ordezkariak Lisboan bilduko dira datorren irailaren 21ean eta 22an, biztanleriaren zahartzeari buruzko nazioarteko biltzarrean. Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) antolatu du biltzarra.

 

UNECEko, NBEko, Europako Batzordeko eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LNE) 56 estatu kideetako zahartza-arloaren arduradunez gainera, hainbat herrialde eta eskualderen ordezkariek eta askotariko erakundetako gizarte-agenteek hartuko dute parte.

 

Batzarra Lisboako Biltzarren Zentroan egingo da, eta foroa ireki eta ixteko ekitaldiak hauen esku egongo dira: Olga Algayerova UNECEko idazkari exekutiboa eta José António Vieira da Silva Portugalgo Lan, Solidaritate eta Gizarte Segurantzako ministroa.

 

Hizlari gisa agertzen dira, besteak beste, Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea, Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Europako komisarioa eta Heinz Koller Europarako eta Erdialdeko Asiarako LNEko eskualde-zuzendaria. António Guterres NBEko idazkari nagusiak mezu bat helaraziko du biltzarrean zehar.

 

Topaketaren amaieran, UNECEko herrialdeetako ministro eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira. Biltzarraren esparruan, irailaren 20an, 150 GKE eta 80 ikertzaile bilduko dituen topaketa egingo da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    “Euskadi Lagunkoia”, iniciativa del Gobierno Vasco para el bienestar de las personas mayores https://t.co/VLoT257PJa @Irekia

  • @ASACESEMA
    2017.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    Iniciativa del #GobiernoVasco para el bienestar de #mayores en las Jornadas de #EnvejecimientoActivo de la #ONU - https://t.co/ueC8GD64ef

  • @adultomayorper
    2017.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    “Euskadi Lagunkoia”, iniciativa del Gobierno Vasco para el bienestar de las personas mayores, en las Jornadas de... https://t.co/fvvs2DjNiL

Ekitaldiko kargudunak