Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak sukaldaritzan berrikuntza, kalitatea eta bikaintasuna lantzearen aldeko apostua egin du munduan erreferente izaten jarraitzeko

2010.eko azaroak 25

Lehendakaria Espainia eta Portugal Michelin Gida aurkezteko ekitaldiaren buru izan da Donostian

Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu du gaur, izan ere, Santo Hotel Catedral bere Sevillako jatetxeak eskuratu du. Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu, Bizkaia) Michelin bi izar lortu ditu eta Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak izar bakarra jaso du.

Patxi López Lehendakariak euskal sukaldarien irudia azpimarratu du “gure gizarteko errefente direlako”. Adibide gisa, “tradizioaz ikasi, gure produktuak erabili eta mundu osotik datozenei zabaldu eta formula berriak bilatu berrikuntza, esfortsua eta bikaintasunaren bitartez” aipatu ditu Lehendakariak.

Lehendakariaren adierazpenok Espainia eta Portugal Michelin Gida 2011 aurkezpenaren ekitaldian, Donostian. Bertan, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Isabel Muela Turismo zuzendaria izan dira. Ekitaldian, Lehendakariak zera adierazi du: “gastronomia turismorako erakargarria den eredu bat da, horregatik kalitatea eta bikaintasuna bultzatzen jarraitu behar da eta sukaldaritzan ezagutza eta teknika berriak aplikatzearen alde agertu da”. Honek, “Euskadik mundu mailan duen lekua mantentzen lagunduko duela" esan du.

Hitzaldian, Lehendakariak aurtengo turismo datuak aipatu ditu. Bi milioi bisitari inguru bisitatu dute Euskadi 2010ean. "Krisi egoeran egon arren, Euskadik 16 hilabetetan izan du turismo igoera eta gastronomiak zifra horretara heltzea lagundu du" , gaineratu du.

Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu du gaur, izan ere, Santo Hotel Catedral bere Sevillako jatetxeak eskuratu du. Sukaldari ospetsuaren Lasarteko jatetxeak hiru zituen dagoeneko, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.

Era berean, beste euskal jatetxe batzuk Michelin izar berriak jaso dituzte. Horrela, Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu, Bizkaia) Michelin bi izar lortu ditu. Bestalde, Donostiako Mirador de Ulia jatetxeak izar bakarra jaso du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria