Berriak
qrcode

Lehendakariak euskal etxeetako gazte talde bat hartu du; gazteok Gaztemundun parte hartzen ari dira

2017-09-07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur goizean elkartu da Argentina, Uruguai eta Txileko euskal etxeetatik etorri diren 14 gazterekin. Gazte horiek aurtengo Gaztemundu programan ari dira parte hartzen. Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da eta bertan izan dira, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Gorka Álvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria ere.

Basque Country estrategiaren barruan sartzen da Gaztemundu programa; 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak helburu bikoitz honekin: batetik Euskadiren errealitatearen alderdi guztiak ezagutzera ematea; eta, bestetik, belaunaldi berriei euskal etxeetako bizitzan aktiboki integratzen laguntzea.

Xede horrekin, euskal etxeetako gazteek 15 eguneko egonaldia egin ohi dute Euskal Herrian, bertan bizi diren eta bertan lan egiten duten pertsona, erakunde, antolakunde eta enpresekin harremanetan jartzeko eta Euskadi barruko eta kanpoko gazteen arteko kontaktu-plataformak sortzeko.

Aurtengo programak musika-tresna tradizionalak izan ditu ardatz; horregatik aditu talde batek prestatu duen gaikuntza programa batean parte hartuko dute egun hauetan aukeratutakoek. Programak jasotzen du, gainera, bisitak egingo direla hiru lurralde historikoko toki enblematikoetara.

Musika “gure kulturaren funtsezko adierazpen” bat dela aipatu ondoren, lehendakariak eskerrak eman dizkie gaur goizean harrera ekitaldian egon diren gazteei Euskadirekin duten konpromisoarengatik, eta laguntza eskatu die “lehenengo lerroan jartzeko irekiera, ondo egindako lana, elkartasuna eta zintzotasuna, balio horiek izan baitira beti gure herriaren ezaugarriak” .

“Elkarrekin lanean jarraituko dugu, Euskadin eta munduan bere ondasun kulturala babesten eta sustatzen duen Herri batekin konprometituta”, esan die lehendakariak.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia erabiltzaile
    ana
    2017-09-07

    me ha gustado mucho @iurkullu apostar por los jóvenes de hoy y el dia de la mañana yo bien he vuelto al trabajo jiji desde el lunes

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)