Eu

Elkartasunerako Europako Kidego berriko gazteak Norcian (Italia) ari dira lurrikarak suntsitutakoa berreskuratzen

2017.eko irailak 06
  • 'Deposito del Santo Chiodo'; bertan biltzen eta zaharberritzen ari dira 2016ko lurrikarak Italiaren erdigunean 82 leku eta eraikinetan kaltetu zituen kulturako, liburutegiko eta historiako 4.500 ondasun baino gehiago.

 

  • Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Europako Batzordeko kideak eta Beatrice Covassik Norcia bisitatu dute, eta “Hurrengo belaunaldietarako herritarrekin Europa hobea eraikitzen” bileran parte hartu dute

 

  • Euskal gazteek ere European Solidarity Corps-en jardueretan parte har dezakete; dietak eta aurrekontuak aurreikusten ditu etorkizuneko jardueretarako

 

VG 06 09 17

Elkartasunerako Europako Kidegoaren boluntarioen lehen taldea, egunotan, Norcian (Italia) dago, duela urtebete izan ziren lurrikara larriek eragin zituzten kalteak konpontzen eta tokiko komunitatearentzako gizarte-zerbitzuak berreraikitzen. “Norciarako Europako Gazteria” proiektuko 16 gazte –“Kora” erakunde italiarrak zuzenduta–  lurrikaren ondorioz kalte larriak jasan zituzten eraikin historikoak, besteak beste, San Benedetto basilika eta beneditarren monasterioa, berreraikitzeko lanetan laguntzen ari dira. Halaber, Norciako gazte eta nagusiekin ere ari dira lanean; tailerrak, aire zabaleko jarduerak eta kultura-ekitaldiak ere antolatzen dituzte.

 

Europako Batzordeko presidenteak, Jean Claude Junckerrek, Elkartasunerako Europako Kidegoa sortzeko ideia iragarri eta zazpi hilabetera, ekimena martxan da. “Europarrek asko sufritu dute, eta harro nago komunitate honi bere onera etortzeko laguntza ematen ari diren gazte europarrez. Beren ahalegina, bereziki San Benedetto basilika historikoa berreraikitzeko; gazte horiek Europaren lehenaren eta etorkizunaren artean zubi bat eraikitzen ari dira, hurrengo Kultura Ondarearen Europako Urterako ekarpen garrantzitsua”, esan du Junckerrek.

 

Norciako boluntarioak Austriatik, Frantziatik, Greziatik, Hungariatik, Portugaletik eta Espainiatik datoz. Proiektua gaur egun Elkartasunerako Europako Kidegoak Italiako eskualdeetan lurrikarek eragindako kalteen inguruko jardueretarako dituen hiru proiektuetako bat da. Irailean, Elkartasunerako Europako Kidegoko kideak beste bi proiektuetara batuko dira; Arci Culture Solidari eta Municipalidad de Pescara dira, hurrenez hurren, beste bi proiektuetako buru. Guztira, Elkartasunerako Europako Kidegoko 230 kidek emango diete laguntza lurrikaren kalteak jasan dituzten Italiako komunitateei 2020ra arte; 790.000 euro eman dira proiektu horietarako.

 

Funtsa

2016ko abuztuaren 24an, lurrikara batek Norciatik hurbil astindu zuen, eta kalte larriak eragin zituen eskualdeko hirietan eta 300 hildako izan ziren. Norcia hiriak egiturazko kalteak jasan zituen eta, zorionez, ez zen heriotzarik izan, baina pertsona asko mugitu egin behar izan zen. 2016ko urriaren 30ean, beste lurrikara handi batek Norcia astindu zuen, eta hirian kalte gehiago eragin zituen. Orain, hiria berreraikitzen ari dira.

 

Elkartasunerako Europako Kidegoa horrelako beharrei erantzuteko eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei EB osoan horrelako jarduera solidarioetan parte hartzeko aukera emateko sortu zen.

 

Elkartasunerako Europako Kidegoaren proiektuak EBk 2016an eta 2017an Italiako Abruzzo, Lacio, Marcas eta Umbria eskualdeetan izandako lurrikaren ondoren martxan jarri dituen laguntzen barruan daude. Ekainean, Batzordeak EBko Elkartasunerako Funtsaren 1.200 milioi euro proposatu zituen; funts horren esparruan mobilizatu den zenbateko altuena, eta Italia, dagoeneko, onuradun nagusia da.

 

2016ko abenduaren 7an martxan jarri zenetik, 34.000 gazte baino gehiago sartu dira Elkartasunerako Europako Kidegoan. 2017ko martxoan, erakundeekin bat egiten hasi ziren; harrezkero, 15.000 parte-hartzaile ingururekin jarri dira harremanetan eta 700 postu onartu dira. Helburua da 100.000 gaztek parte hartzea Elkartasunerako Europako Kidegoan, 2020aren amaierarako.

 

2017ko maiatzaren 30ean, Batzordeak proposamena aurkeztu zuen, Elkartasunerako Europako Kidegoa prest jartzeko, 341,5 milioi euroko aurrekontuarekin, 2018-2020 urteetarako, eta oinarri juridiko espezifikoarekin. Gainera, Batzordeak proposatu zuen gazteentzako aukerak zabaltzea. Boluntariotza, praktikak eta postuak eskaintzeaz gainera, Elkartasunerako Europako Kidegoak, etorkizunean, parte-hartzaileei beren elkartasun-proiektuak ezartzeko edo taldean boluntario izateko aukera ere eskainiko die. Erregelamendu-proiektu baten proposamena Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsi behar dute, indarrean sartu aurretik.

 

Hogeita hamar urteko edo hortik beherako Euskadiko gazteek ere European Solidarity Corps-en jardueretan parte har dezakete; dietak eta aurrekontuak aurreikusten ditu etorkizuneko jardueretarako.

 

Photos: EC - Audiovisual Service / Fabio Frustaci

Info+

INFORMAZIO FITXA: Enpleguak eta praktikak Elkartasunerako Europako Kidegoan: funtzionamendua eta parte-hartzea

Informazio-fitxa: Elkartasunerako Europako Kidegoa sustatzen

Erakundeentzako informazio-fitxa

INFORMAZIO FITXA: Elkartasunerako Europako Kidegoari buruzko galderak eta erantzunak

INFORMAZIO OHARRA: Elkartasunerako Europako Kidegoa sustatzen: galderak eta erantzunak

Tibor Navracsics Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Europako Batzordeko kideak eta Beatrice Covassik Norcia bisitatu dute

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2017.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: ℹ️ Infórmate aquí ➡️ https://t.co/lFMsLFDYo6 https://t.co/pO3pdnzPZQ

  • @basquemployment
    2017.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: ℹ️ Informa zaitez hemen ➡️ https://t.co/voLqAXzKhn https://t.co/VNgiFw3YI6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak