Eu

Antonio Aiz: “Vitoria-Gasteizen gero eta gehiago erabiltzen da tranbia”

2017.eko irailak 05

Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio Sailburuak “Vitoria-Gasteizen gero eta gehiago erabiltzen da tranbia” adierazi du gaur goizean. Iaz garraio horretara igo ziren 7,7 milioi erabiltzaileei, 2017ko lehen seihilekoan %4,32ko hazkundea gehitu zaie. “Bilakaerak horrela jarraitzen badu, 8 milioi bidaietara heldu gaitezke”, gehitu du. Martxan jarri zenetik duen gero eta arrakasta handiagoa da ekitaldi hau amaitu aurretik Eusko Jaurlaritzak tranbiaren linea Unibertsitatera luzatzeko lanei ekiteko kontutan izan duen arrazoietako bat.

Aizek adierazi duenez, tranbia luzatzeko lanak hilabete honen amaieran esleituko dira, 10,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 21 hilabetetan egiteko epearekin. Horrela, egungo trazatuak 1,4 kilometro gehiago izango ditu.

Hazten ari den eskari hori dela eta, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenen bitartez, bost kotxez osatutako unitateen ordez zazpi kotxez osatutakoak ezarriko ditu. Handitze honekin, unitate bakoitzak 400 pertsona garraiatu ahal izango ditu, egungo 270en ordez. Halaber, nasak eta azpiegiturak egokitu beharko dira.

Eusko Jaurlaritzak garraioaren alorrean Gasteizen egiten duen inbertsioak jarraipena izango du epe laburrean, tranbia Salburuara luzatzeko aurreikusita dagoen proiektuarekin, eta baita BEIaren edo ahalmen handiko autobus elektriko linearen garapenarekin. BEI proiektua, lehentasunezko erraila izango duen garraio sistema, semaforoetan ere lehentasuna izango duena eta %100 energia elektrikoarekin funtzionatuko duena, udazken honetarako prest egongo da eta 2018an lizitatuko da.

Azpiegitura eta Garraio Sailburua pozik agertu da, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Sustapen Ministerioaren artean lortutako akordioarengatik, azkenean abiadura handiko trena (euskal Y-a) Arabako hiriburutik lur azpitik igaro dadin, geltoki bat edukiz Dato kalearen inguruan, sarbideko bi ahorekin, “bat Green Capitaletik eta bestea Datotik”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    #Entrevista al viceconsejero de Infraestructura y Transportes, Antonio Aiz, en radio_vitoria https://t.co/RZimokWJzS

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    #Entrevista al viceconsejero de Infraestructura y Transportes, Antonio Aiz, en @radio_vitoria ➡ https://t.co/Jd6HgD2Noh

Ekitaldiko kargudunak