Eu

Emilio Sola´k, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, “Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen” argazki-erakusketa aurkeztu du

2017.eko irailak 04

 

  • ONCEk sustatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren, Kutxabanken eta AFAren laguntzaz
  • Irailaren 25era arte egongo da zabalik, Vitoria-Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren Araba aretoan

 

VG 04 09 17

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur, Vitoria-Gasteizen berrogeita hamar argazki inguruk osatzen duten erakusketa baten aurkezpen-ekitaldian parte hartu du. Argazkiak egunero desgaitasunen bat duten pertsonek beren ahaleginaren eta hobetzeko grinaren bidez oztopoak gainditzeko aurrez aurre dituzten arazoei eskainita daude.

 

“Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen” erakusketa irailaren 25era arte egongo da ikusgai, Vital Kutxa Fundazioaren Araba aretoan. Bertan, ONCE Euskadik euskal erakunde batzuen laguntzaz antolatzen duen XVI. argazki-lehiaketan aurkeztu ziren bat-bateko batzuen hautaketa dago ikusgai.

 

Lehiaketa horretan, guztira, 1.236 argazki aurkeztu zituzten 49 herrialdetako 421 pertsonak; horietatik, 16 euskal herritarrak ziren. Ekimen horren helburua da jendea desgaitasunen bat dutenek dauzkaten arazoez kontzientziatzea eta hobetzeko egiten duten ahaleginaren berri ematea, Javier Domínguez ONCE Euskadiko Lurralde Batzordeko presidenteak prentsaurrekoan esan duen bezala.

 

Domínguezek esan du “erakusketaren helburua, halaber, gizartearen aurrean salaketa egitea dela, oraindik dauden oztopoengatik; ideia hori nabarmendu nahi izan dute Vital Fundazioko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, lehiaketa honetan lankidetzan dihardutenek.

 

Edizio honetako lehiaketaren lehen saria Vietnamgo Thu Thi Pham-ek jaso du, "Sequel Dioxin" argazkiagatik; bigarrena, Andrés Millán kolonbiarrak, “Invisibles" lanagatik; eta, hirugarrena, Jordi Ventura katalanak, "Miradas" argazkiagatik.

 

Inaugurazio-ekitaldian, Sola eta Domínguez ez ezik, Vital Fundazioko presidentea, Jon Urresti, eta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua, Marian Olabarrieta, ere izan dira. Argazki-lehiaketa hau 2001ean hasi zen Euskadin; 2003an Europako parte-hartzaileei ireki zitzaizkien ateak eta, 2010ean, mundu osoko argazkilariei.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak